Berriak Lehendakaritza
Eu

Kultura demokratikoa Euskadin

2012.eko abenduak 07

Prospekzio Soziologikoen Kabinetearen 2012ko programazioaren baitan, ikerketa honen helburua izan da balio eta erakunde demokratikoei buruz EAEko biztanleek duten hautematea jasotzea. Hori guztia, 2010ean egindako lanarekiko alderaketan oinarrituta. Halaber, beste SOZIOMETRO eta azterketa batzuetan ikertutakoaren haritik, jarrera eta balio politikoei buruzko beste zenbait gai ere planteatu dira.

Biztanleek politikarekin duten harremanean konfiantzarik eza eta haserrea nagusitzen dira. 2010eko azterketarekin alderatuta, azken sentimendu horrek indarra hartu du, eta bigarren aipatuena izatera igaro da. Hori horrela izanagatik, politikaz hitz egiten dutenen eta berri politikoak hedabide ezberdinetan jarraitzen dituztenen portzentajea handitu egin da.

Parte hartze aktibo handiagoa ekimen sozial eta politikoetan. Erdia ados agertu da herritarren artean parte hartze politiko eta soziala bultzatzearekin, eta kopuru bera parte hartzeko prest agertu da.

Sistema demokratikoarekiko atxikimendua agerian jartzen da, demokraziarekin dagoen poztasun maila dezente txikitu den arren. Bizitza eta iritzi eta adierazpen askatasunerako eskubideen betetze mailarekin poztasuna handitu egin da; aldiz, txikitu egin da hezkuntzarako eskubidearen, eta neurri apalagoan, lanerako eskubidearen –lehen ere txikia zena- eta osasunerako eskubidearen betetze mailarekiko poztasuna. Bankuak botere gehien duten erakundeak direnaren hautematearen handitzearekin batera, txikitu egin da, norberaren ongizaterako zerikusia duten gaien gaineko erabakietan, gehien eragiten dutenak euskal erakundeak direneko hautematea, eta dezente handitu da gehien eragiten dutenak Gobernu Zentrala eta Europako Batasuna direnekoa.

Herenak Estatutua eta Konstituzioa babestuko luke, beste herenak ez lituzke babestuko eta gainerakoek ez dute argitzen zein izango litzatekeen euren jarrera.

 

Ikerketaren emaitzak osorik kontsulta ditzakezu

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko