Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

"Topoak" bere mendeurrena ospatzen du etengabeko bilakaera burutzen lagundu diotenei ezagutza bat emanez: langileak eta hiritarrak

2012.eko abenduak 05

Duela 100 urte, 1912ko abenduaren 5ean, Gipuzkoako plazatik Mugako lehen Trena abiatu zen, jendeak ´Topo´ bezala bataiatu zuen. Hasiera batean ibilbidea Gipuzkoako plaza –Peñaflorida kalea-  eta Irunen artean izaten zen eta urte bat beranduago Hendaiara iritsi zen.

Hain aipagarria den data honen mendeurrena ospatzeko helburuarekin, euskotrenek gaur zenbait ekintza antolatzen ditu eta honen helburu nagusia da  eskertzea mendeurreneko tren honen bilakaera posible egin dutenei: langileak eta hiritarrak.

Langileei eskerrak emanez ‘Topoaren’ historiaren zati bat diren zenbait pertsonei oroigarri plaka bat ematea erabaki da. Euskotreneko langileen ordezkaritza bat da, horiek posible egin baitute tren honek 100 urte betetzea eta bere historiaren eta bilakaeraren lekukoak eta alde aktiboak izan dira. Izan ere, ´Topoak´ nahiz eta ehun urte izan une hauetan inoiz baino biziago dago eta bere modernizazioari aurre egiten dio Metro Donostialdean bihurtze progresiboa burutuz.

‘Topoaren’ lineari lotuta egoteagatik oroigarri plaka bat eman zaien langileak hauek dira:

- Teodoro Muñoz: ‘Topoari’ eskaini dizkion urteengatik ezagutza hartuko du bere semea den Leo Muñozek, hau ere euskotreneko langilea.

-José Luis Blanco: ‘Topoan’ lan egiten dutenen artean langile beteranoetariko bat. Langile honek 40 urte baino gehiagotan lanbide desberdinak betetzen lan egin zuen.

- Ricardo Carcedo: ‘Topoari’ eskaini dizkion urteengatik ezagutza hartuko du bere semea den Xabier Cardedok, hau ere euskotreneko langilea.

-Constantino Cabrito: Egun lanean dagoen langilerik zaharrena. Esku Laneko Ikuskatzailea, Aginte Postuko Ikuskatzailea eta Geltoki burua besteak beste.

-Josetxo Viguera: Beste langile aspaldikotariko bat, gaur egun eta duela urte askotik hona Errenteriako tailerrean aurkitu ahal duguna. Langile hau,’Topotik’ pasatu diren tren desberdinen material mugikorraren bilakaeraren benetako lekukoa da.

-Idoia Etxegoyen: Sartu den azkena. Hendaiako Geltokiko laguntzailea.

Halaber beharginen artean bestelako pertsona batzuei eskertu nahi izan zaie, hala nola, Mari Carmen Askasibar – ‘Topoan’ antzinate handiena duen emakumea, dagoeneko jubilatua-, Maite Truchuelo –lanean dagoen antzinate handiena duen emakumea- eta Francisco Aguinaga. Horiek guztiak ezin izan dira joan ekitaldira arrazoi desberdinengatik.

Langileei eman zaien ezagutza ekitaldia jazz talde batek alaituta egon da, talde hori Musikene da. Izan ere, musika izan da eguneko protagonistatariko bat. Hain zuzen ere, eguna 11:00etan hasi da metal talde batek eskainitako akordeekin, talde hori ere Musikene izan da, eta talde hau trenez bidaia burutzen joan da Easotik Intxaurrondora.  Gero, talde honek beste geltoki batzuetan jotzen jarraitu du.

Hiritarrek ezusteko honetaz gozatu ahal izan dute, horrez gain doako bidaia-txartelak banandu dira geltoki desberdinetan.

Honetaz gain, hilabetean zehar hiritarrei ‘100 oroitzapen. Topotik Metrora’ lehiaketan parte hartzera gonbidatuko zaie. Web gunean ere tarte bat ireki da (www.100topo.com) horrela nahi duten pertsona guztiek Topoarekin erlazionatutako beraien oroitzapenak, anekdotak eta esperientziak aurkeztu ahal izango dituzte. Sentimenduak eta memoriak adierazteko, testuak, argazkiak, bideoak eta baita marrazkiak ere bidali ahal izango dira, etxeko txikienentzako bereziki pentsatutako atal batean. Nagusien baimenarekin parte hartu ahal izango dute. 

Batutako material guztitik oroitzapen esanguratsuenak aukeratuko dira eta horiek opari interesgarriekin sarituko dira hala nola ipad-a, Metro Donostialdeako Bonoak, Burnibidearen Euskal Museorako sarrerak, aterkiak, baloiak...

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan