Berriak

Kontsumobidek saltokitik kanpoko erosketei eta produktu miragarriei buruzko ikerketa bat abiaraziko du

2012.eko abenduak 05

Euskadiko adinduek parte hartuko dute 2013ko urtarriletik ekainera bitartean egingo den ikerketan

 

Hirugarren adineko pertsonei produktu miragarriekin iruzur egitea errazagoa izaten da: eskumuturreko magnetikoak, zaldi-xanpua, koltxoi terapeutikoak, dieta miragarriak... Gizarte-multzo horrek etengabe jasotzen du mota guztietako produktuen eskaintza mordoa (gehienak osasunarekin loturikoak) eta, gehienetan, erosketa saltokitik kanpo egiten da: merkataritza txangoak, etxebizitzetara egindako bisitak, edota aurkezpenak.

Kontsumobidek (Kontsumoko Euskal Institutua), adinduen zentroetan emandako kontsumoari buruzko prestakuntza-saioetan egiaztatu dute adindu askok ohiko saltokietatik kanpo bereganatu dituztela mota horretako produktuak, nahiz eta produktu horiek mesfidantza sortzen dietela ere baieztatu duten.

Pertsona gehienek onartu dute ez daudela pozik erositako produktuekin, eta, batzuek engainatu egin dituztela ere bai. Alabaina, ez dakite kontsumitzaile diren aldetik zer eskubide dauzkaten mota horretako erosketak egitean.

Arrazoi horiengatik, Kontsumobidek oso garrantzitsutzat jotzen du euskal gizartearentzat gai honi buruz adinduek zer iritzi, zalantza eta kezka dituzten biltzea.

Ikerketaren helburu nagusia saltokitik kanpoko erosketen eta produktu miragarrien aurrean adinduek duten ezagutza mailari eta euren jarrerari buruzko datu zehatzagoak edukitzea da. Hala, adinduei baliabideak emango dizkieten prestakuntza- eta informazio-neurriak hartu ahal izango dituzte, modu kritiko eta arduratsuan jardun dezaten.

Era askotako edukiak garatuko dira ikerketan: erakartze-moduak eta salmenta-estrategiak, saltokitik kanpoko erosketetan eskainitako eta bereganatutako produktuak, kontratazio eta erreklamazioen aurreko ezagutza eta jarrera.

Kontsumobidek (Kontsumoko Euskal Institutua), EAEko adinduen zentroetan  egingo du Saltokitik kanpoko erosketei eta produktu miragarriei buruzko ikerketa, 2013ko urtarriletik ekainera bitartean.

2 iruzkin
  • @OrtzadarSL
    2012.eko abenduak 10

    Comentario de Twitter:
    Kontsumobidek saltokitik kanpoko erosketei eta produktu miragarriei buruzko ikerketa bat abiaraziko du... http://t.co/BnR1wH42

  • @OrtzadarSL
    2012.eko abenduak 10

    Comentario de Twitter:
    Kontsumobide pone en marcha un estudio sobre compras fuera del establecimiento comercial y productos milagro... http://t.co/VXTkgRt7

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan