Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

IVAP, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea, Zilarrezko Qa

2012.eko abenduak 07

IVAPek, Herri Arduralaritaren Euskal Erakundeak, Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Sailari atxikia, 400 puntu baino gehiago lortu ditu EFQM Kudeaketan Bikaintasun Eredu Europarraren araberako azken ebaluazioan. Emaitza horren ondorioz Zilarrezko Qa jaso du, kudeaketan kalitatea aintzatetsiz.

Eusko Jaurlaritzaren sari honen helburua, Bikaintasunaren Euskal Fundazioa den EUSKALITen bitartez banatzen dena, Euskadiko erakundeei lehiakortasunaren hobekuntzan laguntzea da. Saria lortu ahal izateko, erakundeek, kudeaketaren azterketa orokor eta sistematikoan oinarritutako kanpo-ebaluazio zorrotza jaso behar dute, goi-mailako gaitasun-profesionala duten kanpo-ebaluatzaile independienteek egina, eta EFQM Bikaintasun Ereduaren araberako ikuspegi objektiboa eskaintzen duena.

IVAPen misioa "Euskadiko Herri Administrazioekin lankidetzan aritzea, herritarrei ematen dieten zerbitzua eraginkorragoa, efizienteagoa eta elebiduna izan dadin lortzeko" izanik, erakundearen zeregin nagusietako arloak honakoak dira: giza-balibideen kudeaketa, hizkuntza-normalkuntza, itzulpengintza eta aholkularitza juridiko-administratiboa. Gaur egun 122 lagunek osatzen dute erakundea.

Azpimarratzekoa da IVAP, gaur egun Encar Echazarra Huguet zuzendaria izanik, EAEko Administrazio Orokorrean saria jasotzen duen lehen erakundea dela.

2012ko Zilarrezko eta Urrezko Qak banatzeko ekitaldia abenduaren 18an ospatuko da Donostiako Kursaalen.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
  • Encar Echazarra
    Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia (IX legealdia)