Berriak Herrizaingoa
Eu

Idoia Mendiak egiaztagiriak banatu dizkie Ertzaintzako intendente, komisario eta komisariorde berriei

2012.eko abenduak 05

Kasu batzuetan 2002. urtetik geldituta egon diren arren, mailaz igotzeko prozesuek aurrerakada nabarmena izan dute azken legegintzaldi honetan, eta, pixkanaka, gaikuntza prozedura ordezten ari dira.

Ertzaintzako intendente, komisario eta komisariorde kategorietan mailaz igotzeko azken ikastaroetako diploma egiaztagiriak banatu ditu Idoia Mendiak, Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak, gaur eguerdian, Arkauten, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren egoitzan.

Ekitaldian Idoia Mendiak nabarmendu duenez, promozio eta mailaz igotzeko politika egokia martxan jartzea eta horri eustea izan da saileko arduradunek legegintzaldi osoan izan duten funtsezko xedeetako bat.

Ertzaintzako kategoria guztietan mailaz igotzeko ikastaroak egin ditugu, intendenteburuen kasuan izan ezik;  kategoria batzuetan urte ugari igaro dira deialdirik deitu gabe. Antolakuntzan lan handia egin dugu, sailean bertan, eta bereziki Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian azaldu du.

Bidenabar, sailburuak azpimarratu du aginte buru berriek eta oro har Ertzaintzak lan garrantzitsua egin beharko dutela datozen urteetan Euskadiko Polizia Autonomoak bizi duen eraldaketa prozesu sakona bukatzeko, eta hala, "Euskadin XXI. mendean segurtasun zerbitzua eskaintzeak sorrarazten dituen eskakizunetara egokitzeko".

Gaur entregatutako egiaztagiriei dagokienez, hamar agiri intendenteei banatu zaizkie (karrerako lehenak Ertzaintzaren historian), hogeita hamar agiri komisarioei eta hogeita hiru komisariordeei. Guztira, mailaz igotzea lortu dutenen artean lau emakumeak dira (hiru komisario eta komisariorde bat).

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)