Berriak Kultura
Eu

Kultura Bonua

2012.eko abenduak 05

Astelehenean, abenduaren 10ean, bonuak jarriko dira salgai Kutxabankeko sarearen bidez

387 establezimendu sartuko dira Kultura Bonua kanpainan

 

Astelehenetik aurrera (abenduak 10) salgai izango dira aurtengo Kultura Bonua kanpainako 40.000 bonuak. Aurreko edizioetan bezala, 25 euroren truke erosi ahal izango dira bonu horiek Kutxabanken, egindako lehiaketan aukeratuta izan den finantza-entitatean, eta 40 euroko balioa izango dute, kultur produktuak erosteko. Aurten 387 establezimendu sartu dira kanpainan, iaz baino hogei gehiago.

Eusko Jaurlaritzak 660.000 euro bideratu ditu Kultura Bonua kanpainara, eta, hala, 40.000 bonu jarriko dira salgai astelehenetik aurrera. Bizkaian, eskuragai izango dira BBK-ko multizerbitzu kutxazainetan. Gipuzkoan www.kutxa.net web orrialdearen bidez, Kutxako bulegoetako 150 kioskoen laguntzarekin. Lurralde honetan erositako bonuak hainbat bulegotan izango diren postontzietan inprimatuko dira.  Araban Interneten bidez eskuragai izango dira ere bai, www.cajavital.es orrialdean. Kasu honetan, Vitoria-Gasteizko erosleek beren-beregi Dendaraba merkatal zentroan Caja Vital Kutxak jarritako standean jaso behar izango dituzte. Lurraldearen gainerako herrietako bezeroek jaso dezakete sarearen aukeratzen duten sukurtsalean.

Kanpainan parte hartuko duten 387 establezimenduetan erabili ahal izango da bonua, hiru lurralde historikoetan, urtez urte gorago joan den kopurua. Bonua hautatutako establezimenduan gastatu beharko da osorik, eta inolaz ere ez da dirurik itzuliko. Bonuaren truke, honako hauek eskuratu daitezke:

Liburua

Testu-liburuak, ikasketetakoak eta profesionalak izan ezik.

Musika

Edozein euskarritan (cd, vinilo, dvd...); musika zuzenean entzuteko kontzertuetarako sarrerak

Zinea

DVD eta beste euskarri batzuk; zineko sarrerak

Zuzeneko ikuskizunak

Ikuskizun eszenikoetarako sarrerak

Museoak

Sarrerak eta museoetan sartzeko fidelizazio-txartelak

Programatik kanpo geratuko dira, eta, beraz, ezingo dira bonu bidez erosi, honako hauek: papergintzako gaiak; informatikako eta elektronikako tresneria, softwarea eta gai suntsikorrak; joko eta bideo-jokoak.

Data gakoak

Pertsona interesdunek 2012ko abenduaren 10tik 2013ko urtarrilaren 5era bitartean erosi ahal izango dituzte bonuak, Kutxabankek gaitutako kutxazainetan.

Bonuak erosten dituzten pertsonek 2012ko abenduaren 10tik 2013ko urtarrilaren 18ra arte erabili ahal izango dituzte soilik, programari atxikitako establezimenduetan. Behin epea igaroz gero, ez dute ordaintzeko baliorik izango.

Programari atxikitako establezimenduek jasotzen dituzten bonuak 2012ko abenduaren 11tik 2013ko urtarrilaren 31ra bitartean kobratu ahal izango dituzte entitate laguntzailean. Epe hori igaroz gero, bonuak ezingo dira kobratu erakunde kolaboratzaileetan.

Kultura Bonua edizio berri honekin, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak ekintza hau sendotu egiten du, duela hiru urte ezohiko moduan hasi zena, kultura-sektorea sustatzeko eta babesteko beste apustu bat izan zedin, sektorearen kezka bereziko une hauetan. Sektorea bere zabalera osoan ulertu behar da, hau da, sortzailetik hasi eta herritarreraino, erakusketa- eta salmenta-kanaletatik pasatuz.

Iruzkin bat
  • 2012.eko abenduak 11

    Quiero felicitar a los responsables del Bono Cultura por el tremendo éxito de la iniciativa, y concretamente a Antonio Rivera en tanto viceconsejero de Cultura. El Bono Cultura queda como uno de los mayores éxitos del Gobierno de Patxi López. Espero que el Gobierno entrante mantenga la iniciativa en años venideros.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)