Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Lurraldetasun eta paisaiaren inguruan graduondokoak bultzatzeko 24.000 euroko dirulaguntza onartu da (2012-12-04(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko abenduak 04

Erabakia, Euskal Herriko Unibertsitateari zuzeneko diru-laguntza bat emateko euskarazko gradu ondoko ikastaro bat diseinatu eta abian jartzeko, Euskal Herriko lurralde eta paisaian, plangintzan, kudeaketan eta antolamenduan espezializatzeko. Erabakia, Euskal Herriko Unibertsitateari zuzeneko diru-laguntza bat emateko "Lurralde Antolakuntza eta Kudeaketako Unibertsitate Espezialista" izeneko ikastaroa finantzatzeko.

Gobernu Batzordeak onartu du bere gaurko bileran Euskal Herriko Unibertsitateari (UPV/EHU) 24.000 euroko dirulaguntza ematea lurraldearen antolamenduarekin eta paisaiarekin zerikusia duten graduondokoak bultzatzeko.

Batetik, UPV/EHUri 12.000 euroko zuzeneko dirulaguntza ematea onartu du Gobernu Batzordeak euskarazko "Euskal Herriko Paisaiaren eta Lurraldearen Espezializazioa: Plangintza, kudeaketa eta Antolamendua" izeneko graduondokoa diseinatzeko eta martxan jartzeko.

2009. urteko abenduan, Eusko Jaurlaritzaren, UPV/EHUren eta Unesco Etxearen arteko lankidetza hitzarmena sinatu zen, zeinen bitartez, Arabako Lurraldetasun eta Paisaia izeneko nazioarteko masterra abian jartzeko konpromisoa hartu zuten.

Egun, UPV/EHUk 2012-2013 ikasturtean egingo den euskarazko graduondoko edo ikastaroa diseinatzea eta martxan jartzea aurreikusten du eta, horretarako, onartu da dirulaguntza zuzen hori.

Bestetik, 12.000 euroko beste dirulaguntza bat onartu da, zeinen bitartez, "Lurraldearen Kudeaketa eta Antolamenduaren Unibertsitateko aditua" online graduondokoa edo ikastaroa finantzatuko den.

Ikuspegi bateratu eta anitzetik lurraldetasuna eta hirien garapen jasangarria egin ahal izateko eta kudeatzeko baliabideak eta jakinduria garatzeko helburuarekin, 2008-2009 ikasturtetik "Lurraldearen Kudeaketa eta Antolamenduaren Unibertsitate Aditua" izeneko online graduondokoa abian da eta onartutako dirulaguntza, horrekin aurrera egiteko da.

Graduondoko hori Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak, Euskal Herriko Unibertsitatearen laguntzaz eta Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailaren babesaz egiten da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan