Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Nekazaritza, arrantza eta elikaduraren estatistikak burutzeko hitzarmenaren luzapena onetsi da (2012-12-04(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko abenduak 04

Erabakia, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioarekin estatistikaren arloan izenpetutako lankidetzako esparru-hitzarmena luzatzea baimentzeko dena.

Gobernu Kontseiluak Ingurumen, Landa eta Itsas Ingurunearen Ministerioarekin (MAGRAMA) nekazaritza, arrantza eta elikaduraren estatistikak burutzeko 2009ko apirilaren 17an sinatu zen hitzarmenaren luzapena sinatzea erabaki du gaurko bileran.

Hitzarmen horren helburua, estatu eta autonomia mailako erakundeen artean loturak finkatzea eta bi erakundeek adostutako ingurumen, nekazaritza, abeltzaintza, basogintza eta arrantza gaietan estatistika ekimenei eta ikerketei ahalik eta etekin gehien aterako dien teknikak sortzea dira. Hitzarmen horren testuinguruan, nekazaritza, arrantza eta elikaduraren estatistika gaietan beste Hitzarmen Osagarri batzuk ere egin izan dira.

Gobernu Batzordeak gaur egin duen bileran ere, MAGRAMArekin lankidetzan, hitzarmen espezifiko bat sinatzea erabaki du, zeinen bitartez, Eusko Jaurlaritzak hainbat gaietarako espezifikoak diren informazio bilketa eta tratamendua egingo duen: desberdindutako lurraldeko inkestak; animalia-buruen kontaketa; abereen komertzializazio mugimenduak; prezio eta soldaten inguruko hileko zein urteko estatistikak; inkubazio-geletako hileko zein urteko estatistikak; akuikultura zentroen Inkesta; edota itsas arrantzaren inkesta ekonomikoa.

Hitzarmen hau bi erakundeek landutako estatistikak bateratu eta alderatzeko sinatzen da, eta halaber, informazioa biltzeko iturri bakarra ezartzea gomendagarria dela uste osoa izanda. Hain zuzen ere, informatzailearentzat bikoiztasunak, desadostasunak eta eragozpenak saihestu daitezen eta, era berean, estatistika-programa gauzatzeko gastua murriztu dadin.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan