Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Etorgai (enpresetarako I+G) eta Emaitek (teknologia-zentroetarako, korporazioetarako eta aliantzetarako I+G) programen deialdia onartu dute (2012-12-04(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko abenduak 04

Erabakia, 5.000.000 euro baino gehiago gastatzeko baimena emateari buruzkoa. Helburua: Zentro Teknologikoak eta horiei atxikitako Korporazio eta Aliantza Teknologikoak 2013. ekitaldian laguntzeko Emaitek programa finantzatzea. Erabakia, 5.000.000 eurotik gorako gastua baimentzeari buruzkoa. Helburua: Euskal Autonomia Erkidegoan izaera estrategikoko industria-ikerketa eta garapen esperimentaleko proiektu integratuak egiteko laguntza-programa finantzatzea, 2013ko ekitaldian zehar. Etorgai Programa.

Gaurko Gobernu Kontseiluak Etorgai eta Emaitek programen deialdien aurrerapenak onartu ditu, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak hala eskatu ondoren. Etorgai programak Euskadiko enpresetan ikerketa industrialeko eta garapen esperimental estrategikoko proiektu integratuak babesten ditu; Emaitek programak, berriz, teknologia-zentroak eta horien korporazioak eta aliantza teknologikoak babesten ditu.

Etorgai programak hainbat helburu ditu: produktu, prozesu edo zerbitzu berriak edo hobeak diseinatzeko erabilgarriak izan daitezkeen ezagutzak sortzea, interes estrategikoko teknologiak integratzea, oinarri zientifiko-teknologikoko patente eta enpresa berriak sortzea, enplegua sortzeko eta Euskadiko ekoizpen sarea teknologikoki hobeto kokatzeko. Orotara, 27,5 milioi euroz hornituta dago, eta hainbat urtetan banatuko dira, hain zuzen: 3.500.000 euro 2013an, 12.000.000 2014an eta 12.000.000 euro 2015ean. Diru-laguntzen hartzaileak enpresak (handiak zein ETEak), enpresen fundazioak eta elkarteak eta enpresen arteko taldeak dira.

Bestalde, zientzia, teknologia eta berrikuntzaren Euskadiko sarea babesten duen EMAITEK programa 30.500.000 euroz hornituta dago. Programa horren 2012ko helburuak bete dira. Izan ere, ia teknologia-zentro, korporazio eta aliantza guztiek bete dituzte balio erantsiari, eskaerarekin lerrokatzeari eta ekoizpenari buruzko adierazleen xedeak.

Etorgai Euskadin I+G bultzatzeko programa nagusia da. 2008an sortu zutenetik, hasierako 20 milioiko hornikuntza handitu egin dute. Horri esker, enpresek I+G aktiboki bultzatu ahal izan dute. 2012an, programak % 48 eskaera gehiago jaso ditu, eta 256 enpresa lagundu ditu diruz.

Duela bi urte hasi ziren I+G programen deialdiaren aurrerapena egiten, enpresek ekitaldia hasten denean jaso ahal izan ditzaten diru-laguntzak. Eusko Jaurlaritzak I+Grekin lotutako jarduerek sendotzeko etengabeko babesa behar dutela kontuan hartuz hartu zuen erabaki hau. Sistema horri esker, I+Gko jarduera ez da eten behar.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan