Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Administrazioekin, haien emakidadunekin eta garraio publikoaren operadoreekin egindako hitzarmena, Moveuskadi Garraio Publikoko zerbitzuen gaineko informazio sistema global integratura konektatzeko (2012-12-04(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko abenduak 04

Erabakia, Arabako Foru Aldundiarekin lankidetza-hitzarmena baimentzen duena, "Moveuskadi" Euskadiko garraio publikoko zerbitzuei buruzko informazio sistema global eta integratura konektatzeko. Erabakia, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetza-hitzarmena baimentzen duena, "Moveuskadi" Euskadiko garraio publikoko zerbitzuei buruzko informazio sistema global eta integratura konektatzeko. Erabakia, Bilboko Udalarekin lankidetza-hitzarmena baimentzen duena, "Moveuskadi" Euskadiko garraio publikoko zerbitzuei buruzko informazio sistema global eta integratura konektatzeko. Erabakia, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzarekin lankidetza-hitzarmena baimentzen duena, "Moveuskadi" Euskadiko garraio publikoko zerbitzuei buruzko informazio sistema global eta integratura konektatzeko. Erabakia, Renfe-Operadora erakundearekin lankidetza-hitzarmena baimentzen duena, "Moveuskadi" Euskadiko garraio publikoko zerbitzuei buruzko informazio sistema global eta integratura konektatzeko. Erabakia, Ferrocarriles Españoles de Vía Estrecha erakundearekin lankidetza-hitzarmena baimentzen duena, "Moveuskadi" Euskadiko garraio publikoko zerbitzuei buruzko informazio sistema global eta integratura konektatzeko.

Gobernu Kontseiluak hitzeman du lankidetza-hitzarmenak sinatuko dituela Moveuskadira atxikitako garraio gaietan eskumenak dituzten administrazioekin, haien enpresa emakidadunekin eta garraio publikoaren operadoreekin. Hau da, Gipuzkoako eta Arabako Foru Aldundia, Gipuzkoako Garraio Agintaritza, Bilboko Udala, FEVE eta RENFE dira Moveuskadi Euskadiko garraio publikoaren informazio sistema global integratura atxikitako erakunde eta enpresak.

Lankidetza Hitzarmenon xedea datuen konexioa garatzeko, instalatzeko eta mantentzeko baldintzak ezartzea da. Konexio horien bidez erakunde sinatzaileek Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailari Euskadiko Autonomia Erkidegoan eskaintzen dituzten garraio-zerbitzuei buruzko informazioa eskainiko diote, MOVEUSKADI sistemara gehitzeko.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila MOVEUSKADI proiektua garatzen ari da. Proiektuaren oinarria Internet bidez Euskadiko garraio publikoko zerbitzuari buruzko datuak eskainiko dituen balio erantsiko zerbitzuak integratzea eta ustiatzea da, Euskadiko garraio publikoaren erabiltzaileei Euskadi barruko garraio publiko bidezko joan-etorriak egiteko moduen berri emateko.

Hitzarmenaren bidez garraio publikoko zerbitzuen gaineko informazioa MOVEUSKADI sistemara gehituko da eta, ondorioz, integrazioa bera ahalbidetuko duen datuen konexioa garatuko eta abian jarriko da.

Sinatzaileek garraio publikoko zerbitzuaren datuak eskainiko dituzte; alegia, ordutegiak, lineak, ibilbideak (zerbitzuak) eta geltokiak, hala nola garraio zerbitzuen erabiltzaileei interesgarri gerta dakiekeen zeinahi informazio.

Sinatzaileen datuak ez badaude euskarri digitalean edota ez badute behar besteko kalitaterik bermatzen, Eusko Jaurlaritzak horien eskura jarriko ditu datuok digitalizatzeko eta behar besteko kalitatez aurkeztu ahal izateko bitarteko teknikoak, bai eta giza baliabideak ere. Bestalde, sinatzaileek Jaurlaritzak eskatutako laguntza guztia emango dute datuak digitalizatu eta optimizatzeko. Gainera, etorkizunean ere datuok egokiak izan daitezen adostu ahal diren jarraibideak beteko dituzte.

Garraio Sailak konexioaren bitartez lortutako datuak erabili ahalko ditu MOVEUSKADI sistema elikatzeko, herritarrei, administrazio publikoei eta proiektuan parte hartzen duten garraio publikoko operadoreei sistemak eskaintzen dituen zerbitzuak eskaintzearren. Era berean, zerbitzu horiei dagozkien datuak eskura dauden onenak direla bermatuko du. Besteak beste, honako zerbitzuak eskainiko ditu sistemak: Google Transiten oinarritutako planifikatzaile multimodala, ordutegien planifikatzailea, noiz dator nire garraiobidea? eta nola iritsi?

Gainera, eman zaizkion garraio publikoko zerbitzuaren datuak erabili ahalko ditu Sailak barne erabilerarako ikerlanak, estatistikak eta azterlanak egin eta MOVEUSKADI sistemak administrazio publikoei, garraio operadore partaideei eta plataformaren erabiltzaileei eskainitako abantailak areagotzeko xedez. Halaber, Sailak datuok erabili ahalko ditu herritarren artean garraio publikoaren erabilera bultzatzeko. Horretarako, hainbat plataforma edo euskarri baliatuko ditu.

Era berean, sinatzaileek MOVEUSKADI sisteman sartutako zerbitzuei buruzko informazioa lortu ahalko dute beren barne-tresna eta -aplikazioak elikatzeko eta horiek guztiak garraio publikoko zerbitzuen hornitzaileek zehaztutako helburuetarako bakarrik erabiltzeko.

Parte-hartzaile guztiak MOVEUSKADI sistema behar bezala garatu eta abian jartzeko behar beste ahaleginduko dira, bai eta etorkizunean sistemaren funtzionaltasunak garatu, abian jarri eta hobetzeko ere.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan