Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Esleitu dira bekak ikertzaile eta teknologoak prestatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreko arlo zientifiko eta teknologikoan eta enpresa-arloan

2012.eko abenduak 04

15 izan dira aurten emandako bekak tituludun gazteei laguntzeko nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektorerako lehentasunezko gaietan espezializatzen eta gaitzen; 7 ikertzaileak prestatzeko dira eta 8 teknologoak prestatzeko.

Prestatzen ari diren ikertzaile gazteentzako laguntzek lau urteko iraupena izango dute eta urtean 14.000 euroko diru-zuzkidura izango, dute bekak irauten duen bitartean. Teknologoak prestatzeko laguntzek bi urteko iraupena izango dute eta urtean 12.000 euroko diru-zuzkidura. Orobat, onuradunek laguntza osagarri bat jasoko dute prestakuntza gastuetarako.

Bekak Euskal Herriko Unibertsitatean, eta gure erkidegoko punta-puntako enpresatan eta Teknologia eta Ikerketa Zentroetan garatuko dira.

Askotarikoak dira saritutako ikasleek landuko dituzten proiektuak, honako hauek, esate baterako: akuikultura, sagar barietaten eragina sagardo naturalaren ezaugarrietan, elikagaietako proteinen alergenotasunean teknologia berriek duten eragina, energia eraginkortasuna edo aldaketa klimatikoak duen eragina gure basoetan.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)