Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Kultur Turismorako Planak 150 ekintza inguru proposatuko ditu

2012.eko abenduak 05

Basquetourrek, Turismoaren Euskal Agentziak, Kultur Turismorako Euskadiko Plana egin du.

Guztira 31 produktu turistiko esperimental proposatzen ditu, baita zazpi gai ere.

Bi lehentasunezko ardatz izango dira: batetik, hiri eta kultur turismoa edo turismo kultural lighta (hiriburuak bisitatzea, kasu), eta, bestetik, ekitaldiei lotutako turismoa (musikalak edo beste mota batzuetakoak, adibidez, jazzaldiak). 

Euskal kulturak begiramen handia du Euskaditik kanpo; horren eraginez, erakargarritasun turistiko nagusietako bat bihurtu da. Horixe adierazi du Basquetour Turismoaren Euskal Agentziak egindako Kultur Turismorako Euskadiko Planak. Esandako planak Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren onarpena jaso du. Planaren arabera, hiri-turismoa eta ekitaldiei lotutako turismoa dira Euskadin lehentasunezkotzat hartu beharreko bi ardatzak. 

Gogoeta estrategiko hori Euskal Turismoaren 2010-2013ko Lehiakortasun eta Berrikuntza Planaren barruan egin dute: alde batetik, Euskadiko kontsumo turistiko-kulturala eta hura eskuratzea errazten du, eta, bestetik, baliabide kulturalen kontsumoa sustatzeko oinarriak finkatzen ditu. Horrez gain, Espainian eta munduko beste edozein lekutan euskal turismo kulturala sustatzeko azpiegiturak ezartzen ditu. 

Kultur Turismorako Planak 150 ekintza prestatu ditu, bost lan arlotan: kudeaketa eta koordinazioa; kultur eskaintza eskuragarri jartzea eta eskaintza hori turismora bideratzea; turismo kulturaleko esperientzien diseinua sustatzea, merkaturatzea eta leialtzea; eta sustapena eta komunikazioa. Era berean, 31 produktu turistiko esperimental proposatzen ditu, baita kultur turismoarekin lotutako zazpi gai ere. 

Lehentasunezko ardatzak 

Planak potentzialki interesgarriak diren ardatzak identifikatu ditu, ondoren Kultur Turismorako Euskadiko Planaren barruan garatzeko eta sendotzeko. Guztira 21 ardatz ebaluatu ditu, eta, horien artean, honako hauek jo dira lehentasunezkoak Euskadirentzat, erakargarriak eta lehiakorrak izateagatik: hiri eta kultur turismoa edo turismo kultural lighta (joan-etorriak hiriburuetara kasu), eta ekitaldiekin lotutako turismoa (musikalak edota beste mota batzuetakoak, adibidez, jazzaldiak). Indartu beharreko merkatuak, aldiz, turismo etnografikoa edo etnologikoa, turismo erlijiosoa (Loiola edo Arantzazu kasu), itsas turismoa eta industria-turismoa dira. 

Bestalde, hona hemen modu bereizian mantendu eta garatu beharreko merkatuak: ibilbide kulturalak (adibidez, Donejakue Bidea), turismo arkitektonikoa (eraikinak eta obra zibilak, besteak beste), turismo sortzailea, turismo historikoa eta arkeologikoa, eta turismo genealogikoa. 

Euskadiko kultur turismoaren diagnostikoa 

Aipatutako plana garatzeko aldez aurretik egindako diagnostikoan, maiztasun gero eta handiagoz hona etortzen diren turisten inkestak ezinbesteko zati dira. Diagnostikoaren arabera, Euskadi turismo kulturalaren jomuga ospetsu da eta erraz ezagutu daiteke. Izan ere, produktu turistiko espezializatuak eskaintzen ditu hainbat eratako esparruetarako eta merkatu-igorleetarako, eta autentikotasuna, berezitasuna, sormena, berrikuntza eta kalitatea ditu ezaugarri. 

Bestalde, hauek dira Euskadiko turismo kulturalaren egungo erronkak: 

Kudeaketarako eta lankidetzarako oinarriak finkatzea, proposamen turistiko-kulturalak eskuragarriago ipintzeko.

Era askotako turismo kulturaleko produktuak sorraraztea, espezializatuak.

Euskadi turismo kulturalaren helmuga garrantzitsuenetako bat bezala sendotzea.

Euskadiko turismo kulturaleko produktuak turisten eskakizunetara bideratzea eta merkaturatzea erraztea.

6 iruzkin
  • @spanishintour
    2012.eko abenduak 13

    Comentario de Twitter:
    el Plan vasco de turismo cultural pretende potenciar Euskadi como gran destino de turismo cultural http://t.co/S4Cipql3, vía @Irekia_News

  • @David_Mora
    2012.eko abenduak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @EndikaVazquez: El Plan de Turismo Cultural plantea cerca de 150 acciones en Euskadi http://t.co/4e0cs0V2 http://t.co/9bndid5g

  • @David_Mora
    2012.eko abenduak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @EndikaVazquez: El Plan de Turismo Cultural plantea cerca de 150 acciones en Euskadi http://t.co/4e0cs0V2 http://t.co/9bndid5g

  • @EndikaVazquez
    2012.eko abenduak 05

    Comentario de Twitter:
    El Plan de Turismo Cultural plantea cerca de 150 acciones en Euskadi http://t.co/4e0cs0V2 http://t.co/9bndid5g

  • @EndikaVazquez
    2012.eko abenduak 05

    Comentario de Twitter:
    El Plan de Turismo Cultural plantea cerca de 150 acciones en Euskadi http://t.co/4e0cs0V2 http://t.co/9bndid5g

  • @CamaraBilbao
    2012.eko abenduak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: El Plan de Turismo Cultural plantea cerca de 150 acciones. http://t.co/ZulNhUyd

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan