Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Jaurlaritzak eta Euskotrenek "Gasteizko tranbia, garraioaren apustu berdea" liburua argitaratu dute

2012.eko abenduak 04

Liburua Gasteizen Green Capital urtea ospatzen denean eta Euskal Autonomia Erkidegoan tranbia sistema berreskuratzen den X. Urtemugan argitaratzen da.

Tranbia hiriaren garraio publiko iraunkorraren ardatz egituratu batean bihurtu da eta Gasteiz 2012an Europako hiriburu berdea izateko protagonista askoetariko bat izan da.

Eusko Jaurlaritzako Azpiegituren Zuzendaria den, Josu Benaito jaunak, gaur "GASTEIZKO TRANBIA, GARRAIOAREN APUSTU "BERDEA"" liburua aurkeztu du. Liburu hori Gasteizen Green Capital ospakizunaren eta Euskal Autonomia Erkideagoan tranbia sistemaren berreskuratzearen arrazoiagatik argitaratu da. Argitalpen horrek VITAL Kutxaren eta Burdinbidearen Euskal Museoaren Fundazioaren laguntza izan du.

Liburuak 10 kapitulu ditu eta ondorengo alderdiak deskribatzen dira: Euskadiko trenbidearen historia; tranbia Euskadin; Gasteiz eta tranbiaren aldeko behin betiko apustua; mugikortasun iraunkorra, tranbia eta Green Capital-a; Gasteizko tranbien zerbitzuaren ezaugarriak; beste ibilgailuekin eta oinezkoekin elkarbizitza; zerbitzuak hiritarren artean izan duen harrera ona; eta hirian tranbiak duen etorkizuna.

Egungo tranbiak 10 urte betetzen ditu

Datorren abenduaren 18an, Euskal Autonomia Erkidegoan Euskotrenek kudeatutako tranbien zerbitzua berreskuratu ziren X. Urtemuga betetzen da. Egun horretan Bilboko hirirako diseinatutako Atxuri Basurtu lineako Atxuri - Uribitarte tartea martxan jarri zen.

Historiako 10 urte hauetan, Bilboko eta Gasteizko tranbia zerbitzuak (azken kasu honetan, zerbitzua 2008ko urte bukaeran zerbitzua hasi zen), 2012ko urriraino 51 milioi bezero baino gehiagoko eskaera izan du, hain zuzen ere 51.311.940 erabiltzaile. Denbora gutxien daroan zerbitzuak, Gasteizkoak, abenduaren 23an 4 urte beteko dituenak, Euskotreneko tranbiek pilatutako eskaera dagoeneko ia zerbitzuaren %50a da 25 milioi baino bezero gehiago garraiatuz (25.197.974).

Bilboko eta Gasteizko hiriko tranbien zerbitzuek elkarbizitzako maila handi bat lortu dute eta hiri bietako barneko komunikazioaren hobekuntzari lagundu diote. 2012ko urte honek, Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak bultzatutako proiektuak irailaren 7an mugarri berri bat bukatu du. Egun horretan Abetxukoko adarraren ibilbidearen luzapena martxan jarri zen Gasteizko auzo horretako barnealderaino.

Oraingoz, aurtengo ekitaldiko urtarriletik urrira doazen datuekin, Gasteizen Euskotreneko tranbien zerbitzuaren erabilerak beherapen txiki bat izan du, %0,85, betiere datu horiek aurreko ekitaldiko aldi bereko datuekin erkatuz gero, guztira 5.994.025 bidaiari garraiatuz. Beherapen hau hiri barruko garraioren sektoreak izandakoari dagokionez txikiagoa da. Horrela, Espainiako sektoreak hiri barruko garraioan 2012ko urtarriletik irailera doan urteko batezbestekoan %3,8ko beherapena izan du.

Euskotrenek operatutako tranbien zerbitzuek euskal gizartearen apustuaren adibide argi bat adierazten dute. Gizarte honek eredu eraginkor eta iraunkor baten alde egiten du honek egungo eta etorkizuneko belaunaldien bizitza kalitatea hobetzen baitu.

Era berean, Euskadin tranbia sistemaren berreskuratzetik, Euskotreneko instalazioek, Bilbokoak zein Gasteizkoak, enpresetako eta erakundeetako hainbat bisita izan dituzte ez bakarrik nazionalak baizik eta nazioartekoak ere bai. Enpresa horiek aurrez aurre jakin nahi dute ETSko zein Euskotreneko profesionalen egitekoa, eta baita CAF enpresak fabrikatutako azpiegiturak eta material mugikorra, horiek posible egin baitute tranbien zerbitzu modernoaren gauzatzea lehenengo Bilbon eta urte batzuk geroago Gasteizen.

 

2 iruzkin
  • @moveuskadi
    2012.eko abenduak 04

    Comentario de Twitter:
    Jaurlaritzak eta Euskotrenek "Gasteizko tranbia, garraioaren apustu berdea" liburua argitaratu dute http://t.co/on3lZqPr

  • @moveuskadi
    2012.eko abenduak 04

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco y Euskotren han presentado el libro "El tranvia de Vitoria, La apuesta verde del transporte" http://t.co/H9rralVV

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)