Berriak
Eu

Eusko Jaurlaritzaren aburuz, Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko Legea «onartezina» eta «desegokia» da

2012.eko abenduak 04

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Idoia Mendia komunikabideen aurrean azaldu da, Gobernu Kontseiluaren ostean egin ohi duen prentsaurrekoan. Hezkuntza Ministerioak proposatutako Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko Legearen zirriborroaren inguruan mintzatu da Mendia. Bozeramaileak adierazi duenez, hezkuntza-erreformek guztion adostasuna lortu behar dute. Ohartarazi duenez, José Ignacio Werten ardurapean dagoen ministerioa «noraezean» dabil, eta lege hori autonomia-erkidegoentzat «onartezina» dela nabarmendu du. Ez horietako batzuek hizkuntza propioak dituztelako bakarrik, baizik eta «funtsean kutsu ideologikodun» zantzuak dituelako, Herritartasunerako Hezkuntza ikasgaia kasu.

Horrez gain, Idoia Mendiak beste gai batzuen inguruan hitz egin du. Horien artean, Eusko Jaurlaritzak Justizia administrazioaren arloko tasak arautzen dituen 10/2012 Legearen aurkako konstituziokontrakotasun-errekurtsoa jarriko duela iragarri du, tasa horien ezarpena ez dela «Konstituzioaren aldetik onargarria» iritzi baitio. Mendiak nabarmendu duenez, tasa horien zenbatekoa oso altua da eta «praktikan jurisdikziora jotzea galarazten du, eta modu zentzugabean eta neurriz kanpokoan eragozten».

Azkenik, bozeramaileak langabeziari buruzko azken datuak baloratu ditu, eta egoera ekonomikoa «larria» dela eta «sektore guztiei» eragiten diela onartu du.

 

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabakiak (2012.12.04)

 

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012-12-04n hartutako erabakiak

7 iruzkin
  • @erralin
    2012.eko abenduak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @luistxo: Entzun Idoia Mendia http://t.co/NDJ6wrVs (3:40) eta ados egongo zarete Wert-ekin: hizkuntzen irakaskuntzak erreforma larria behar du

  • @katixagirre
    2012.eko abenduak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @luistxo: Entzun Idoia Mendia http://t.co/NDJ6wrVs (3:40) eta ados egongo zarete Wert-ekin: hizkuntzen irakaskuntzak erreforma larria behar du

  • @hedoi_etxarte
    2012.eko abenduak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @luistxo: Entzun Idoia Mendia http://t.co/NDJ6wrVs (3:40) eta ados egongo zarete Wert-ekin: hizkuntzen irakaskuntzak erreforma larria behar du

  • @urtzai
    2012.eko abenduak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @luistxo: Entzun Idoia Mendia http://t.co/NDJ6wrVs (3:40) eta ados egongo zarete Wert-ekin: hizkuntzen irakaskuntzak erreforma larria behar du

  • @Txikillana
    2012.eko abenduak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @luistxo: Entzun Idoia Mendia http://t.co/NDJ6wrVs (3:40) eta ados egongo zarete Wert-ekin: hizkuntzen irakaskuntzak erreforma larria behar du

  • @luistxo
    2012.eko abenduak 04

    Comentario de Twitter:
    Entzun Idoia Mendia http://t.co/NDJ6wrVs (3:40) eta ados egongo zarete Wert-ekin: hizkuntzen irakaskuntzak erreforma larria behar du

  • @koldoaldabe
    2012.eko abenduak 04

    Comentario de Twitter:
    Ia sei minutu ezer ez esateko: #IdoiaMendia @Ararteko-aren informeaz. #IñigoCabacas #XubanNafarrate 6:40etik aurera http://t.co/CFSTdDJ4

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)