Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eduki hau itzultze prozesuan dago. Bitartean, gaztelerazko bertsioa eskuragarri duzu.
Eu

Turismo premia a dos estudiantes por sus mejores prácticas turísticas de Euskadi en 2011-2012

2012.eko abenduak 03

Bilboko Campuseko ikasle bat eta Donostiako Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko beste bat saritu dituzte, azken bi urteotako jardunbide egokiak direla-eta.

Sariak Deustuko Unibertsitateko San Francisco Javier Turismoari buruzko II. Jardunaldiaren barruan banatu dituzte.

Irekitze-hitzaldian, Isabel Muela Eusko Jaurlaritzako Turismoko zuzendariak 'Euskadiko Plan Enogastronomikoa: Euskadi Gastronomika' aurkeztu du.

Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko bi ikaslek 2011-2012 aldiko jardunbide egokien sariak jaso dituzte gaur goizean, turismoaren sektoreko establezimenduetan egindako lanagatik. Sariak Deustuko Unibertsitateak antolatutako San Francisco Javier Turismoari buruzko II. Jardunaldiaren barruan banatu dituzte.

Honako hauek parte hartu dute ekitaldian: Isabel Muela Eusko Jaurlaritzako Turismoko zuzendariak, Asunción Fernández-Villarán Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko Turismo Saileko zuzendariak eta José Antonio Rodríguez Deustuko Unibertsitateko Fakultateko dekanoak.

Irekitze-hitzaldian, Isabel Muela Eusko Jaurlaritzako Turismoko zuzendariak «Euskadiko Plan Enogastronomikoa: Euskadi Gastronomika» aurkeztu du. Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak turismo-esperientzien alde egin duen anbizio handiko apustua biltzen du ekimen horrek. Apustu honen helburua Euskadi mundu mailako gune enogastronomiko bilakatzea da. Gaur egun, arrakastaren gakoak turismoaren pertsonalizazioa, berezko ezaugarriak eta bereizketa dira.  Euskadi Gastronomika lankidetza publiko eta pribatuaren eredu bat da, eta hiri, eskualde, enpresari eta produktu propioak integratu nahi ditu, turismo-produktu propio eta bereizia osatzeko.

Ondoren, Turismoko zuzendariak eta dekanoak sariak banatu dizkiete Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatean ikasi duten bi ikasleri; horietako batek, Alazne Ortegak, Bilboko Campusean ikasi du, eta besteak, berriz, Donostiakoan. Unibertsitatean lortutako ezagutzak zein turismoaren sektoreko bi euskal establezimendutan gauzatutako jardunbide egokiek kalitatea eta bikaintasuna ekarriko dituzte aurrerantzean Euskadira. Bilboko López de Haro hotelean eta Donostiako MARUGAL-Distinctive Hotel Management enpresan aritu dira bi ikasleak; establezimenduotan beren ezagutza eta jardunbide egokiak azaldu dituzte, eta horri esker, saria eskuratu dute.

Euskadi Gastronomika 2010ean sortu zen, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak sustatutako Turismo Sustapeneko eta Lehiakortasuneko Planaren esparruan. Euskadi mundu mailako erreferente enogastronomiko bilakatu nahi du; hala, turismoaren oinarrizko kontzeptua zabaldu nahi du, bai eta hiriburu, eskualde, ahalmen, indar-balio eta aparteko gaitasun guztiak integratu ere, bereizteko eta turismo-esperientzia propioa garatzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)