Berriak Lehendakaritza
Eu

Ekonomia gaietarako lehendakariaren Aholku Batzordearen lehen bilera

2010.eko martxoak 03

Gaur bildu da lehenengoz Ekonomia Gaietarako Lehendakariaren Aholku Batzordea Ajuria Enea jauregian. Foro horren helburua da Lehendakariari ideia eta gogoeta estrategikoak eskaintzea, Euskadiren garapen ekonomiko eutsirako eta aurrerapen sozial jarraiturako funtsezkoak diren politika ekonomiko eta sozialak aztertzeko

Bilera goizeko 11:00etan hasi da eta batzordea osatzen duten 25 kideetatik 21 izan dira bertan. Jose Antonio Ardanza jauna lehendakari ohi eta Euskalteleko presidenteak ez du bertatzerik izan, bihotzekoak eman baitio gaur goizean bertan. Lehendakaria eta batzordekideak atsekabetu ditu Jose Antonio Ardanza bertan ez izateak eta laster senda dadila opa diote.

Kideak Ajuria Enea-ra iritsi direnean agurtu ditu Lehendakariak eta batera posatu dute jauregiaren sarrerako eskaileretan. Horren ondoren, bilera hasi du Lehendakariak eskerrak emanez batzordekideei beren esperientzia Euskadiren zerbitzura jartzeko prest agertu direlako. Jarraian, gogoeta organo horren bitartez lortu nahi diren helburuak azaldu ditu. Batzordeak hiru ohiko bilera egingo ditu urtean; eta ezohiko bilera egingo du Lehendakariak eskatzen dionean. Batzordekideak esparru enpresarial, profesional eta akademikotik datoz eta beren esperientzia, irizpide eta ezagutzak eskainiko dituzte euskal ekonomia ebaluatzeko, diagnostikatzeko eta epe ertain eta luzeko bilakaera gainbegiratzeko. Batzordeak, era berean, egoki ikusten dituen jarduteko neurriak proposatu eta berrikuntza proposamenak egingo ditu.

Lehenengo bilera honetan Euskadiren hazkunde eredua aztertu eta eztabaidatu da, eta zehatzago, euskal ekonomiak zein sektore estrategikotan lehiatu behar duen lehenengo lerroan kokatzeko.

Halaber, lan komisioetan oinarritutako funtzionamendu metodologia ezarri da, Batzordeak osoko bilerak egin aurretik oinarrizko informazioa landu eta bilerotan aztertuko diren txostenak presta ditzaten komisiook.

Aholku Batzordeak gogoeta bat azpimarratu nahi izan du, alegia, gizarte kohesionatua, iraunkorra eta lehiakorra lortu behar dela, pertsonak eta batez ere enplegua ezarrita estrategia ekonomikoaren erdigunean.

Batzordeak euskal ekonomiak gainditu behar dituen ahulgune eta mehatxuez ez ezik, euskal ekonomiaren indarrak eta aukerak mundu osoko lehia-gunera egokitzeaz ere eztabaidatuko du.  

Batzordearen iritzian, Euskadiren ekonomiaren oraingo egoera sendotzeko etorkizunera begiratu behar da, oraingo egitura ekonomikoa, eta batez ere euskal eredu industriala, globalizazioaren erronkei egokitu behar zaio.

Batzordeko kideek berretsi dute euskal industriaren egokitze gaitasunean duten konfiantza, beti ondo egin duguna gero eta hobeto egiteko.

Batzordearen ustez, Euskadiko hezkuntza erronka unibertsitate eremuari zein bigarren hezkuntza eta lanbide hezkuntzari dagokie, ezagutzaren zerbitzura ez ezik baloreen zerbitzura ere jarrita hezkuntza.

Azkenik, Batzordeak hurrengo bileran aztertuko diren bi gaiak onartu ditu: alde batetik,euskal sektore estrategikoen eta horien etorkizuna; eta bestetik, Euskadiko ekonomiaren lehiakortasuna.

Batzordekideak beraien izenean doaz batzordera eta ezin dira ordeztu. Honako hauek dira kide horiek, alfabetoaren hurrenkeran:

 José María Aldecoa jauna                    Mondragon Taldeko presidentea

 Claudio Aranzadi jauna                        Industria eta Energia ministro ohia

 José Antonio Ardanza jauna                Euskalteleko presidentea

 Luis Atienza jauna   Espainiako          Sare Elektrikoaren presidentea

 José María Baztarrika jauna                CAFeko presidentea

 Santiago Bengoa jauna                     Euskadiko CCOOeko idazkari nagusi ohia

 Alejandro Echevarría jauna                 UTECAren presidentea

 Juan Manuel Eguiagaray jauna         Industria eta Energia ministro ohia

 Mario Fernández jauna                      BBKren presidentea

 María Luisa Guibert jauna              Algeposa Grupo-ren presidentea

 Josu Jon Imaz jauna                            Petronor-eko presidentea

 José Antonio Jainaga jauna            Sidenor-eko kontseilari delegatua

 José Luís Larrea jauna                        Ibermáticako presidentea

 Jon Larrínaga jauna              Ekonomia, Plangintza eta Ingurumen sailburu ohia

 Emiliano López Achurra jauna       Euro-Defiren Espainiako presidentea

 Iñaki López Gandásegui jauna           Aernnovaren presidentea

 Ignacio Marco Gardoqui jauna        Morgan Stanleyren zuzendari exekutiboa

 Arantza Mendizábal andrea      UPV-EHUko Ekonomia Aplikatuko katedraduna

 Susana Rodríguez Vidarte andrea           Deustuko Merkataritza Unibertsitateko dekano ohia

 Ignacio Sánchez Galán jauna        Iberdrolaren presidentea

 Felipe Serrano jauna                 UPV-EHUko Ekonomia Aplikatuko katedraduna

 Carlos Trevilla jauna                       Euskadiko UGTren idazki nagusi ohia

 Guillermo Ulacia jauna                   Innobasqueko presidentea.

 Roberto Velasco jauna       UPV-EHUko Ekonomia Aplikatuko katedraduna

 Ignacio Zubiri jauna UPV-EHUko Herri Ogasuneko katedraduna

Jose Antonio Ardanzaz gain, Luis Atienza jauna, María Luisa Guibert andrea eta Ignacio Marco Gardoqui jauna ere ez dira bileran izan.

 

 

Iruzkin bat
  • 2010.eko martxoak 03

    Vaya por fin se reunió con los cien mil sabios, ricos y sobre todo omnipotenets... pero hay un grave problema, ya les entenderá... ya sabrá desemtarñar lo que hay que hacer, seguro que todos ellos han probado la pobreza o la escasez en sus vidas para planificar algo que de verdad redunde en beneficio de la sociedad o por el contrario solo se limitarán a cudiar de sus bolsillos.. aupa la izquierda al poder para negociar con los medios económico mas fuertes, solo me queda desearles feliz mesa, pienso yo quesería bueno también una mesa de partidos para arreglar el problema de euskadi, el famoso contencioso,lo que sucede que para eso no hay sabios.. y los pocos que puede haber no se les abren las puertas de Ajuria Enea. Un saludo y que J.A. Ardanza se recupere pronto para integrar la lista de sabios.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria