
Sufrimendu bidegabeen biktimekin topaketa izan du Mendiak
Idoia Mendia Herrizaingo, Justizia eta Administrazio Publikoetako sailburua sufrimendu bidegabeen zortzi biktimaren senideekin bildu da gaur. Biktimei eta beren senideei lehen irizpenak banatu zaizkie non 8 lagun horiek Euskadin 1960tik 1978ra bitartean gertatutako giza eskubideen urraketaren biktima izan ziren.
Mendia sailburua, hunkiturik agertu da Inés Ibáñez de Maeztu Gisa Eskubideen zuzendariarekin batera. Lakuan izandako ekitaldian, Mendiak esan du "sufrimenduaren jatorria ezberdina den arren, pertsona guztien sufrimendua berdina" dela.
Azaldu duenez, biktimen istorioak agerian uzteak garrantzi handia du "berriz ere berdina gerta ez dadin". Oinarri etiko sendoetan oinarritutako gizatasunezko gizarte bat" sortzeaen garrantzia ere azpimarratu du.