Berriak Kultura
Eu

Surfeatu euskararen eguna mundu osoan!

2012.eko abenduak 03

Etxepare Euskal Insititutuak euskararen olatua hartu eta munduko itsasertz guztietara heltzeko deia egin nahi du 2012eko Euskararen Nazioarteko Egunean. 2010. Urtean Boisen eta 2011.ean Mexikon ospatu zuen eguna, baina oraingoan urrunago iristeko helburua du… uhinen bitartez. Gaur aurkeztu den “Surfeatu ezazu euskaraken olatua” spotak irudikatzen ditu datozen hilabeteetan landuko diren hainbar egitasmo berri. Spota Etxepareren sareko ohiko tokietan ikusgai izateaz gain, eitb.com-ek ere haren zabalkundean lagunduko du!

Lan-ildo berriei dagokienez, bide guztiz ezberdina zabaldu nahi du aurten Instituak hedapen mailan: Surfilm Festibal zinemaldiarekin sinatuko hitzarmenari esker, euskara eta hitzkuntzari buruzko azalpenak Korduroy.tv, surfeko telebista independente garrantzitsuenean izango dira entzungai. Cyrus Sutton estatubatuetar zinemagile ospetsua -Emmy baten irabazlea_ euskal kostaldera etorriko da 2013. urteko urtarrilean eta bertan 3 filme labur grabatuko ditu, euskal surfa eta euskal surfalariak erakusteaz gain, euskaraz eta euskararen gainean hitz egingo dutenak.

Bestetik, Etxepare Euskal Institutuko mundu osoko 37 unibertsitatetan euskara eta euskal kultura irakurletza sarean ikasle direnen artean facebook bidezko argazki lehiaketa sustatu du, Etxepare Munduan izenpean, Etxeparerenn sarea zein hirietara iristen den erakusteko asmoz. Argazkiak gaurtik aurrera ikusi daitezke facebookeko lau orrietan -euskaraz, gastelaniaz, ingelesez edo frantsesez- eta gustukoenari botoa eman dakioke, abenduarn 9ra arte. Irabazten duen iruadiaren jabe diren ikasleak zein irakasleak sari bana jasoko du: udan euskal barnetegi batean euskara ikasteko aukera lehenak, eta Euskadira bidaiatzeko laguntza besteak.

Etxepare Euskal Institutuko orriak:

EUSKARA http.//www.facebook.com/etxepare.euskal.institutua

CASTELLANO http.//www.facebook.com/instituto.vasco.etxepare

ENGLISH http.//www.facebook.com/institut.basque.etxepare

FRANCAIS http.//www.facebook.com/etxepare.basque.institute

Dudarik gabe, sareko uhinek urruneko kostaldetara erraz eta bizkor iristeko aukera eskaintxzen dute, eta bide horretatik landuko ditu Institutuak beste hainbat ekimen: Badu bada erakusketaren zabalkundea, munduko hainbat eragileei Euskararen Eguna ospatzeko eman dien babesa....

Surfeatu ezazu euskararen olatua!!!

 

2 iruzkin
  • @soniapereda
    2012.eko abenduak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Etxepare Euskal Institutuak "euskararen olatua hartzeko" deia egin du Euskararen Nazioarteko Egunean http://t.co/d1eWQiAJ

  • @soniapereda
    2012.eko abenduak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El Instituto Vasco Etxepare anima a "pillar la ola del euskera" en el Día Internacional del Euskera 2012 http://t.co/VO7Pb1xW

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Sancho Rodriguez, Edurne Ormazabal, Mari Jose Olaziregi