Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

"Bilbo eta modernotasuna: tranbia berria - Bilbao y modernidad: el nuevo tranvía" liburuaren aurkezpena

2012.eko abenduak 03

• Datorren abenduaren 18an Euskal Autonomia Erkidegoko tranbia sistemaren berreskuratzearen X. Urtemuga betetzen da.
• Joan den urtean, Euskotreneko Bilboko tranbiak eskaeraren gehieneko historikoa lortu zuen, 2.998.000 erabiltzaileekin
• 2012an (urtarriletik urrira) %3,30eko hazkundea izaten ari da bere eskaeran 2011ko datuekin konparatuz gero.

Josu Benaitok, Eusko Jaurlaritzako Azpiegituren zuzendariak, "BILBAO Y MODERNIDAD: EL NUEVO TRANVÍA" liburua aurkeztu du. Liburu hau Euskadiko Autonomia Erkidegoan tranbia sistemaren berreskuratzearen X. Urtemuga dela eta argitaratu da. Argitalpen honek ondorengo laguntzaileak izan ditu: BBK eta Burdinbidearen Euskal Museoaren Fundazioa.

Liburuak 6 kapitulu ditu eta ondorengo alderdiak deskribatzen dira: Euskadiko tranbien historia (odolaren motorretik tranbia elektrikoetara); Bilboko tranbia berriaren garatze prozesua, Eusko Jaurlaritzak, Bilboko Udalak eta Bilbao Ría 2000k finantzatua; egungo tranbia sistemaren ezaugarriak, La Casillaraino ekitaldi honetako hedatzea bilduz; Bizkaian etorkizuneko proiektuak; nazioarteko eta esparru nazionaleko beste hirien tranbia zerbitzuak; eta euskal tranbien antzinako langile jubilatu baten bizipenei eta Euskotrenek kudeatutako egungo Bilboko zerbitzuan bere lan profesionala betetzen duenari buruzko azken kapitulu bat.

Egungo tranbiak 10 urte betetzen ditu

Datorren abenduaren 18an, Euskal Autonomia Erkidegoan Euskotrenek kudeatutako tranbien zerbitzua berreskuratu ziren X. Urtemuga betetzen da. Egun horretan Bilboko hirirako diseinatutako Atxuri Basurtu lineako Atxuri - Uribitarte tartea martxan jarri zen.
10 urte hauetan, Bilboko tranbien zerbitzuak eta hiritarrek elkarbizitza maila handia lortu dute. Euskotrenek hiriaren barne komunikazioaren hobekuntzan lagundu du, eta hiru urte hauetan eskaeran eman den atzerapen txiki baten ondoren, tranbia berreskuratzeko gai izan da 2010eko ekitalditik aurrera. Horrela, joan zen 2011n 2.998.843 bezero garraiatu ziren errekor historiko bat lortuz.

2012. urte hau, Eusko Jaurlaritzak, Bilboko Udalak eta Bilbao Ría 2000 erakundeek bultzatutako proiektuak apirilaren 25ean mugarri berri bat jarri zuen, egun horretan La Casillaraino ibilbidearen luzapena martxan jarri baitzen. Momentuz, urtarriletik urrira doan datuekin Bilbon Euskotreneko tranbia zerbitzuen erabilera %3,30 hasi da 2011ko aldi berarekin erkatuz gero, guztira dagoeneko 2.567.132 bezeroen eskaera pilatuz.

Bilbon tranbia zerbitzuen berreskuratzea posible izan zen ondorengo erakundeen arteko lankidetzari esker: Eusko Jaurlaritza, Bilboko Udala eta Bilbao Ría 2000. Horrez gain, aipatutako lehenengo bi erakunde publikoez gain Espainiako Gobernuak (zenbait erakundeen bidez eta bere esku dauden erakundeen bitartez), Bizkaiko Foru Aldundiak eta Barakaldoko Udalak ere parte hartzen dute .

Bilboko tranbia eta baita Gasteizko tranbia ere, Bilbokoa bezala Euskotrenek kudeatuta, euskal gizarteak burututako apustuaren adibide argi bat da, modelo eraginkor eta iraunkor baten aldekoa eta egungo eta etorkizuneko belaunaldien bizitza kalitatea hobetzen duena. Duela 10 urte, Bilbok ongietorria eman zion tranbia iritsi-errazari, eskuragarriari eta azkarrari eta hiriaren egunetik egunerakoan sendotu da.

Era berean, Euskadin tranbia sistema berreskuratu zenetik, Euskotreneko instalazioek Bilbokoak zein Gasteizkoak enpresen eta erakundeen bisita kopuru garrantzitsua jaso dute ez bakarrik nazio mailatik nazioarteko mailatik ere. Enpresa horiek interesa izan dute aurrez aurre ETS (Euskal Trenbide Sarea/Red Ferroviaria Vasca) zein Euskotren konpainietako profesionalen egitearen fruitua ezagutzeko, eta baita azpiegiturak eta CAF enpresak eraikitako material mugikorra ere. Horiek guztiak posible egin dute tranbien zerbitzu modernoen gauzatzea lehenengo Bilbon eta urte batzuk geroago Gasteizen.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)