Berriak Herrizaingoa
Eu

Ertzaintzaren XXII. promozio hasiera

2010.eko martxoak 03

Ertzaintzak 8.000 agente izango ditu urte amaieran, gehienak gizarte segurtasunari zuzenduta 

Herrizaingo sailburuak 2010erako heziketa-plana aurkeztu du. Bertan, mailaz igotzeko ikastaroak, eguneratzea eta hobetzearen ikastaroak edota euskarazko klaseak emango dira. 

Rodolfo Ares, Herrizaingo sailburuak agarri du Euskal Herriko Polizia Ikastegiko Kontseilu Araupetzaileak 2010erako heziketa-plana. Udaberrian martxan jarriko den XXIII. Promozioa, lehen mailako agente, ofizialorde eta ofizial karguetara mailaz igotzeko ikastaroak eta etengabeko prestakuntzara bideratutako zazpi ikastaro dira plan berriaren alorrik azpimarragarrienak. 

Kontseiluak, era berean, udaltzainen prestakuntza bultzatzea eta babes-zerbitzuak ematen dituzten langile pribatuei zuzendutako ikastaroak antolatzea onartu zuen. 

Arkauteko Ikastegiko heziketa-plan berriaren xede nagusia Ertzaintzak uneoro 8.000 agente lanerako prest izatea da. Horretarako, Ikastegiak promozio berriak jarriko ditu martxan urtero erretiroengatik, heriotzengatik edo beste hainbat arrazoirengatik gertatzen den langileen beherakadari erantzuteko. Horrekin batera, Arkauteko Ikastegiak lanean dauden agenteak trebatzeko politikak ere bultzatuko ditu aurten, azken urteotan Ertzaintzan egin ez diren mailaz igotzeko ikastaroei berriro ekinez eta Euskal Polizia zerbitzuetako (Ertzaintza eta udaltzainak) agente guztien profesionalizazioa bultzatuz.   

Gaur aurkeztu da Ertzaintzaren XXII. Promozioko prestakuntza-ikastaroa. Etorkizuneko 260 agente sartuko dira eta udaberrian, XXIII. Promoziorako hautaketa-prozesuari ekingo zaio 8.000 agenteko lantalde ofizialean hutsik geratzen diren ehun bat plaza zuzenean betetzeko. 

2010ean zehar, Ertzaintzako lehen mailako agente, ofizialorde eta ofizial kategorietara igotzeko zenbait ikastaro egingo dituzte. Era honetako prozesurik gabe epe luze baten ostean egingo diren lehen ikastaroak dira. Ofizial kategoria lortzeko azken ikastaroak, adibidez, duela bost urte egin ziren, eta ofizialorde izateko, berriz, ez da bakar bat ere egin hamar urtetan. 

Ertzaintzako langileen beharra eguneratzeko eta hobetzeko ikastaroen programa zabala garatuko du Euskadiko Poliziaren Ikastegiak 2010ean. Ikastaroetan parte hartuko duen agente kopuruari begiratuta, Herritarren Segurtasuna bermatzeko etengabeko formakuntza izango da garrantzitsuena. Agenteen lana eguneratzeko eta hobetzeko eskainiko diren gainontzeko ikastaroak honako hauek izango dira: babeserako etengabeko formakuntza, esku-hartzean etengabeko formakuntza eta garraioan, Bideko Segurtasunaren Legean izan daitezkeen aldaketetan, zaintzan eta jazarpenean... espezializatutako ikastaroak.

Segurtasun pribatuan babes zerbitzua eskaintzen duten langileen prestakuntza hobetzeko laster abian jarriko diren lehenengo ikastaroetan ere lanean ari da Ikastegia.

Euskadiko Poliziaren Ikastegiak duen beste helburuetako bat zera da, Euskadiko Udaltzaingorako agenteen eta agintarien prestakuntza. 2010. urtean zehar 50 bat euskal udalerritako Udaltzaingora sartzeko ikastaroak eskainiko dira. Ikastegia bera arduratuko da hautaketa-prozesu osoan ikastaroak koordinatzeaz eta udaletxeei aholkuak eskaintzeaz.

Ikastaro horietaz gain, udaltzainak lehen mailako agente, ofizialorde eta ofizial kategorietara igotzeko ikastaroak ere eskainiko dira. Udal-administraziotik Arkauteko Ikastegira bideratzen diren beharrizanen arabera egingo dira deialdi horiek.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Rodolfo Ares sailburua