Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak aparteko ordainsaria dela eta funtzionarioei eginiko mehatxuak gaitzetsi ditu

2012.eko azaroak 30

«Erantzukizunez eta koherentziaz jardun dugu, gure konpetentziak defendatuta»

Eusko Jaurlaritzaren esanetan, guztiz gaitzesgarria da Espainiako Gobernuko zenbait arduradun funtzionario publikoak beldurtzen saiatu izana, berez izaera juridiko eta politikoa duen gatazkan onurak lortzeko.

Eusko Jaurlaritzak erantzukizun eta koherentzia osoz jokatu du langile publikoen Eguberrietako aparteko ordainsariaren gaian. Uztailean jarri zuen 20/2012 Errege Lege Dekretuaren aurkako errekurtso-prozedura Konstituzio Auzitegian, Autonomia Erkidegoari egotzitako konpetentziak urratzen dituela eta oinarrizko legegintzaren izaeraren abusuzko interpretazioa egiten duela argudiatuta; horren ordez, indarrean den beste lege bat ezartzea erabaki du, Autonomia Erkidegoko 2012ko aurrekontuen Legea, hain zuzen ere, horretarako gure zerbitzu juridikoek eginiko txosten oso sendo bati jarraituta.

Alderdi Popularraren gobernua ez badago ados erabaki horrekin, egokiena hark ere Konstituzio Auzitegian errekurtsoa jartzea izango da, konpetentzien gaineko gatazka honetan erabaki bat har dezan. Baina, dena dela, gehiegikeria da funtzionarioen aurka erabat neurrigabeak diren mehatxuak erabiltzea beren tesiak onartzeko.

Eusko Jaurlaritzak zuzenbide osoz jardutea erabaki du dagozkion konpetentziak baliatuta. Beste erakunde batzuek bide ilunagoak erabiltzea erabaki dute 20/2012 Errege Dekretua ez betetzeko. Alderdi Popularraren gobernuak Zigor Kodera jotzea erabakiko du erakunde horietako arduradunen aurka eta Eguberrietako aparteko ordainsariaren ezabatzea uztailekoa aurreratuta saihestea erabaki duten gainerako administrazioetako funtzionarioen aurka egiteko? Nafarroan, Extremaduran eta Bizkaian iragarri dituzten formulak, legearen iruzurtzat jo dituen horiek, prebarikaziotzat hartuko ditu?

Tamalgarria da Alderdi Popularraren gobernuak autoritarismoz eta xantaia usaina duten abisuekin konpentsatu nahi izatea hartu dituen neurrietako askoren irizpide falta; izan ere, defizita murrizteko aitzakiarekin gizarteak irabazitako neurrietako asko suntsitu nahi ditu, eta berez autonomia erkidegoenak ziren konpetentziak berriz zentralizatu.  Horiexek dira legeak Moncloatik egitearen eta Errege Dekretu bidez ezartzearen arriskuak, Legebiltzarretik eta hartutako erabakietan zeresana duten gainerako alderdiei entzunda egin ordez.

Iruzkin bat
  • @ItziarSukunza
    2012.eko azaroak 30

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco rechaza las amenazas a funcionarios por el abono de la paga extra http://t.co/xpmYIrFk https://t.co/IVWyY61x

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko