Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Eusko Jaurlaritzak aurrera jarraitzen du Oka ibaiko goialdeko estuarioaren ingurumena leheneratzeko eta eremuari balioa emateko zereginean, Urdaibaiko Biosferaren Erreserban

2012.eko abenduak 04

 

Oinezkoen pasabide batek Oka ibaiaren bi ertzak lotuko ditu

2010. urtean, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak Oka ibaiaren goialdeko estuarioaren ingurumena leheneratzeko eta eremuari balioa emateko beharrezko lanak hasi zituen, Urdaibaiko Bioesferaren Erreserbaren erdi-erdian. Neurri horiek hartzeko aintzat hartu ziren, batetik, Europar Batasunak kontserbazio aktibo batean aurrera egiteko ezarritako helburuak, eta, bestetik, Montsenyko Planak bioesferaren erreserbetarako ezarritakoa.

Barrutibaso ingurunearen ingurumena leheneratu, ibaiko eskuinalde osoaren linea elektrikoa kendu eta zenbait bide egokitu eta hobetu ondoren, datozen asteetan Eusko Jaurlaritzak honako ekimen hauetarako beharrezko lanei hasiera emango die: oinezkoen pasabide bat eraikitzea, ibaiaren bi ertzak lotuko dituena Atxaga eta Enderika inguruetan, ibilgu zaharraren funtzionalitatea berreskuratzea Forutik pasatzean, zenbait gunetako zuhaitz espezie aloktonoak kentzea, eta seinale eta panel egokiak jartzea, goialdeko estuarioaren berri emateko eta eremuari balioa emateko.

Hala, Urdaibaiko Bioesferaren Erreserbaren Bulego Teknikoak koordinatuta, Eusko Jaurlaritzaren Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako Zuzendaritzak aurrera jarraitu nahi du eremuko ingurumena leheneratzeko eta natura- eta kultura-ondareari balioa emateko ekimenean, eta gainera, bidea egokituz eta oinezkoen pasabidea eraikiz, oinezkoen eta bizikleten konektibitatea hobetuko eta bultzatuko du eremuan, Gernika-Lumoko, Arratzuko, Kortezubiko, Gautegiz-Arteagako, Muruetako eta Foruko udalerriak lotuz ingurumen aldetik balio handia duen ibilbide baten bitartez.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan