Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Arriola Radio Vitorian elkarrizketatua

2010.eko martxoak 03

Sailburuak berriro gonbidatu ditu aldundiak Aireko Ibilbideen Batzordean parte hartzera.

Arriolak iragarri egin du ostiralean erakunde guztien arteko lankidetza protokolo bat sinatuko dela, "trenbide-azpiegitura Euskadiko hiriburuan integratzeko premiari", aurre egiteko. Itun horri esker, sailburuaren ustez, bermatu egingo da trenak EAEko hiriburura "oso garrantzitsuak izango diren modernotasuna eta Gasteizentzat funtsezkoa izango den hirigintza operazio bat" ekartzea.

Iñaki Arriola Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio sailburuak berriro gonbidatu ditu aldundiak Aireko Ibilbideen Batzordean parte hartzera. Batzorde berria izango da, autonomia mailakoa, eta sailburuaren hitzetan, "sinergiak baliatzeko, EAEko aireko zerbitzuak osotasunean ikusteko eta zerbitzu eta ibilbide gehiago eskaini edo ez aztertzeko aukera emango du".

Batzorde horretan parte hartzeko gonbidapena, aldundiei ez ezik, merkataritza ganberei, gai horretan nahasitako udalei eta AENAri ere helarazi die; izan ere, Arriolaren arabera, "aireportuen azpiegiturak indartzeko eta herritarrei zerbitzu hobeak emateko akordiorik onena bilatzea du helburu". Aldundiek "bertan egon nahi badute, egongo dira, eta ez badute egon nahi, ez dira egongo", gaineratu du.

Iñaki Arriola Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio sailburuari elkarrizketa egin diote gaur goizean Radio Vitorian. Sailak legealdi honetan bideratu dituen proiektuen berri eman du bertan.

Etxebizitza arduradunak azpimarratu egin du sail horrek etxebizitzak birgaitzeko abian jarri duen ekimena. Proiektu "positiboa" izango da, sailburuaren iritzian, "lanpostu zuzenak sortuko baititu eta herritarren bizi-kalitatea hobetzea ekarriko baitu etxebizitzak birgaitzeak". Arriolaren esanetan, berak zuzentzen duen sail horrek 12 milioi eurotik 22 milioira handitu zuen zeregin horretara zuzendutako diru-partida, eta bere esanetan, 2009an "efektu biderkatzaile oso garrantzitsua izan zuen, Euskadin guztira 380 milioi euroko inbertsioa eta 20.000 etxe baino gehiago birgaitzea eragin baitzuen". Sailburuak azaldu duenez, "eraikinak eta etxebizitzak birgaitzeko lanek garapen iraunkorra" bultzatzen dute.

Halaber, Arriolak iragarri egin du ostiralean erakunde guztien arteko lankidetza protokolo bat sinatuko dela, "Gasteizen duela urte asko espero den eskari bati, trenbide-azpiegitura Euskadiko hiriburuan integratzeko premiari", aurre egiteko. Itun horri esker, sailburuaren ustez, bermatu egingo da trenak EAEko hiriburura "oso garrantzitsuak izango diren modernotasuna eta Gasteizentzat funtsezkoa izango den hirigintza operazio bat" ekartzea.

Operazio horrek Arabako hiriburuan trenbidea lurperatzea ekarriko du. Guztira 117 milioi euroko inbertsioa bideratuko du horretarako Eusko Jaurlaritzak.


 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Iñaki Arriola sailburua