Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

180 milioi euro bideratu dira euskal ontzidiaren hobekuntza inbertsioetarako

2012.eko azaroak 30

180 MILIOI EURO BIDERATU DIRA EUSKAL ONTZIDIAREN HOBEKUNTZA INBERTSIOETARAKO

Donostia, azaroak 30.- Eusko Jaurlaritzaren Arrantza eta Elikagai Industrietako sailburuordea den Jokin Díazen hitzetan, 180.000.000 euro inbertitu dira Euskal arrantza-ontzidia berritzeko martxan jaritako 876 programetan, hori baita, arrantza sektoreko motore eta ardatz nagusi.

Ekimen horiek eta beste batzuk martxan jartzeko, Pilar Unzaluk zuzentzen duen Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailak legealdi hasieran finkatu zen 2009-2013 Arrantzaren Plan Estrategikoa hartu zuen ibilbide-orritzat, beti ere -Jokin Díazen hitzetan- “arrantza sektoreko gizon eta emakumeen eta bere inguruaren bizi-kalitatea hobetzeko eta kultura eta ondare naturala modu arduratsuan eta razionalean erabiliz balio erantsiko produktu eta zerbitzuak dituzten arrantza enpresak babestuz garapen jasangarria bultzatzeko”.

Aurkeztutako dokumentuan Plan Estrategiko horren programa eta gai interesgarrienak biltzen dira baita beraien garapena eta arrakasta ere. “Garatutako 10 programek sektoreak zituen beharrak asetu dituztela uste dugu, bai lan segurtasunezkoak, pertsonalarenak eta sektorea osatzen duten guztien lan baldintzen duintzearenak”, azpimarratu du Jokin Díazek.

Martxan jarri diren ekimenen artean, AZTI bitartez urtero inbertitu diren 5 milioi euroak azpimarratu daitezke, baita arrantza ikuskaritza zerbitzuaren (5 plaza finkatu dira) eta ordutegi berezien konbenio finkatzea eta Lan Arriskuen Prebentzio Plana, zeinen bitartez 5.000 sentsibilizazio ekimen baino gehiago, 83 zabalkunde programa eta segurtasun mailan 52 ontzitan ikuskaritza lanak egin diren.

Arrantza sailburuordeak, gainera, saregileen, neskatila eta enpakatzaileen alde egindako lana azpimarratu nahi izan du, “estatu eta Europa mailan lehendabizikoz profesinaltasun ziurtagiria jaso dute emakume horiek eta hori, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Enplegu departamentuekin egindako lanari esker izan da”. Baita ere, 1,3 milioi euro inbertitu dira artisau arrantzako ontzietan.

Jokin Díazek, amaitzeko, ez du bere hitzaldia bukatu nahi izan “sektoreko gizon eta emakumeen lana azpimarratu gabe, horiek izan baitira jarritako ekimenak izan duten %95eko arrakasta lortzen lagundu dutenak”.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)