Berriak Kultura
Eu

'Euskadiko Industria Ondarea'

2012.eko azaroak 29

Kultura Sailak 'Euskadiko Industria Ondarea' liburua argitaratu du

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Euskal Kultur Ondarearen bildumaren 6. alea 'Euskadiko Industria Ondarea'-ri eskaini dio. Bi bolumenetan Euskadiko Industria Ondarearen eta Herri Lanaren Inbentarioko 600 elementu jaso dira; Industri Ondare eta Herri Laneko Euskal Elkarteak (IOHLEE) egindako lan zehatzaren emaitza da.

Argitalpenaren aurkezpen-ekitaldian Blanca Urgell, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua, Javier Puertas, IOHLEEko presidentea eta Joaquín Cárcamo, aipatutako elkarteko kide, izan dira. Sailburuak ekitaldian parte hartu du eta esan du elkarteak lan handia egin duela, bai Consonni fabrikako funtsen inbentarioa eguneratzeko, bai Euskadiko Industria eta Herri Laneko Ondarearen Inbentarioa (argitalpen honen oinarria) osatzeko.

Blanca Urgellek, gainera, ondokoa esan du: Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak legegintzaldi honetan ahalegin handia egin duela Consonni elektrizitate materialeko fabrika zaharra ondare higigarriaren kudeaketa osorako zentro bihurtzeko; hori guztia, Antoni Nicolauk, museologo adituak, euskal industria laneko kultura ondarea dinamizatzeko Plan integralari buruz egindako agirian jaso zen. Txosten horrek, industriako ondare higigarriaren kudeaketa osorako, horren erakusketarako eta Konsoni beste sormen fabrika moduan hartzeko proposamena jaso du; leku horretan, industria ondarearekin batera egungo artisten lana ere agertu ahal da.  Ondokoa adierazi du: "berriz diot, ez dugu Euskal Industria Museo bat egiteko asmoa izan, industria lanaren kulturarekin lotura duen guztia kudeatzeko Ondare Zentro bat baizik, eta hori ez da gauza bera.  Edozein modutan, egun Nicolauren txosten bikaina dugu, baita Konsoni Lantegiaren proposamena ere, eta datorren gobernua egokitzat jotzen duen moduan arituko da. Eta ekitaldi honen bidez, gainera, adierazi nahi dut horretan lan egin dugun garai honetan, zoritzarrez, azken momentuan baino ez dela bidea ikusi".

 

Industria Ondarea

Industri Ondare eta Herri Laneko Euskal Elkartea 1988. urtean sortu zen, herrialdeko industria ondarea babestu eta zaintzeko helburuarekin, jakin bazekitelako ondare horren balio historiko, artistiko eta teknologikoek funtsezko dimentsioa ematen diotela euskal kulturaren osotasunari berari. IOHLEEren lehen ekintzetako bat industria eta herri laneko ondarearen inbentarioa egitea izan zen, eta horretarako Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren finantzazioa jaso zuten. Hori egiteko ondoko premisatik abiatu ziren: elementuak zehatz-mehatz ezagutuz gero, horietako bakoitzari dagokion balioa eman ahal izango zaio eta zaintzeko irizpideak finkatu ahal izango dira.  1990tik 1993ra 1.227 elementuren inbentarioa egin zuten -195 Araban, 474 Gipuzkoan eta 558 Bizkaian-; elementu horiek guztiak 1840 eta 1940 urte bitartekoak ziren.

2006an aurreko inbentarioa handitu eta berrikusi zuten, Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzarekin ere bai, eta XX. mendeko laurogeiko hamarkadaraino iritsi ziren. Mende berriaren hasierako urteetan, egiaztatu zuten teknologia aurrerapenaren erritmo biziak -eta batez ere Euskal Autonomia Erkidegoan-, lurraldeak jasaten zuen eraldaketa sakonak eta industria-ehunak hurbileko kronologiako zenbait elementu material desagerrarazten zutela. Aurreko urteetan 1.227 elementu sartu bazituzten inbentarioan, oraingoan 2.680 sartu zituzten.

Euskal Industria Ondare eta Herri Laneko Ondarearen Inbentarioa amaitu ondoren, interesgarria ikusi zuten material horiek guztiak interesatu guztien esku jartzea; horretarako, euskal industria ondareko elementu garrantzitsuenei buruzko monografia bat egin zuten. Hau da, ondare horren azterketa eta zabalpena egingo duen laburpen liburu bat egin zen, herriaren ikuspegi orokorretatik abiatuta eta industriaren, langile etxebizitzaren, herri lanaren eta garraioen sektoreak gain hartuz. Laburbilduz, euskal industria ondareari buruzko katalogoa zen, eta irizpide horiei jarraituz, Euskadiko industria paisaiaren eta historiari buruzko azalpenak emango dituzten artikulu batzuk jaso ditu.

Gaur aurkezten den liburua, elementu horien guztien arrazoizko aukeraketaren emaitza da; helburua, inbentarioak eskaintzen duen ondasun multzo zabal eta heterogeneo horretatik, interesgarrienak bereiztea da, antzinatasuna, estetika eta arkeologia balioak direla-eta, ordezkagarriagoak edo bitxiagoak direlako , edo makinaria edo ekoizpen sistemarekin jarraitzen dutelako nabarmentzen direnak; irizpide horietako batengatik edo horietako batzuengatik bereizteko modukoak direnak aukeratu dira. Baloratzeko lanaren ostean, 600 bat elementu aukeratu ziren. 1.500 ale emango dira argitara.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)