Berriak
Eu

Lurzorua babesteko europar araudi aurreratuago bat defendatu du Euskadik Eskualdeen Batzordean

2012.eko azaroak 29

Era berean, Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusi Guillermo Echeniquek, instituzio europarretako  prentsa eta komunikazio arduradunekin bilduko da aurki abian jarriko den Europar Informazioaren Euskal Sareko sistemaren web- egitura aurkeztu xedez.

Azaroaren 29 eta 30an egingo da Belgikako hiriburuan Eskualdeen Batzordearen Osoko Bilkuraren 48. Edizioa. José Durao Barroso Europar Batzordeko Presidentearen partaidetza berezia izango du Osoko Bilkura horrek.  Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusi Guillermo Echeniquek ordezkatuko du Euskadi urteari amaiera emango dion aipatu osoko bilkura horretan, honela bada, Euskadiren jarrera defendatuko du legediaren esparruan lurzoruaren babesari eta fundazioen estatutuei dagokienez.  

Halaber, nabarmentzekoa da ere, Europar Batasunerako Euskadiren Ordezkari  Marta Marínekin batera, instituzio europarretako prentsa eta komunikazio arduradunekin bilduko dela Echenique,  aurki abian jarriko den Europar Informazioaren Euskal Sareko (EIES) sistemaren web-egitura aurkeztu xedez, honez gain, sinergiak eta lankidetza esparruak zabaldu nahi ditu Europako erakundeekin arlo horri dagokionez.   

Eskualdeen Batzordearen Osoko Bilkura:  Echeniquek Euskadiren jarrera defendituko du lurzorua babesteko europar araudiaren eta fundazioen estatutuen gainean.

José Durao Barroso Europar Batzordeko Presidentearen partaidetza berezia izango du Osoko Bilkura horrek (konfirmatzeke), Europar Batzordearen 2013ko lan-programa aurkeztuko duelarik eta, halaber, Europar Batasunaren etorkizunaz arituko da. Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusi Guillermo Echeniquek Eskualdeen Batzorde horretan hartuko du parte eta Euskadiren jarrera defendatuko du legediaren esparruan lurzoruaren babesari eta fundazioen estatutuei dagokienez.

Oraingo honetan, Eusko Jaurlaritzak Eskualdeen Batzordearen aurrean aurkeztuko dituen 9 zuzenketetatik, bost Lurzorua Babesteko Estrategia Tematikoaren Ezarpenari dagozkio; eta beste laurak Europako Fundazioaren Estatutuaren gainekoak dira.    

Lurzorua babesteko esparruari dagokionez, lurralde-antolamendu legediak lurzoruaren babeserako duen xedea betetzea defendatuko du Euskadik.  Eusko Jaurlaritzaren iritziz, orain arte, kasu askotan legediak ez du jasotzen - ez bere helburu, ez bere erabakietan- lurzoru horren babesik; eta horren ondorioz, hutsune hori betetze aldera araudia aldatu ezean, bere ezarpen soilak  ez du lagunduko babesterakoan. Iritzi hori bat dator aurrekokoetan Corrie Mcchord sozialista ingelesak adierazitakoarekin, "inongo herrialdek ez du legedi nahiko zabalik" berretsi du gai horren gainean.   

Ildo horretan, lurzoruaren zeharkako izaera kontuan hartuz, Europar Batzordeak lurzoruaren gainean dituen proposamenak komunitatearen beste legegintza neurri batzuekin integratzea proposatzen du Eusko Jaurlaritzak, hala nola, Habitat eta Hegaztien gaineko Zuzentarauak eta plangintza, programa eta proiektuen ingurumen ebaluaketaren gaineko Zuzentarauak. 

Beste alde batetik, Eskualdeen Batzordeko kideek Europako Fundazioaren Estatutua ezartzeko beharrizanaz eztabaidatuko dute, horren arabera, Estatu kide guztientzat araudi komunak izango dituen estatutu bakarra sortuko litzateke. Besteak beste, nazio legediek ezarritako  lege eta administrazio eskakizunak betetzearen  ondoriozko arazoak arindu nahi dira, eta diru-laguntzak kanalizatzea mugaz gaindiko mailan. 

Eusko Jaurlaritza aipatu Estatutua ezartzearen alde agertu da, Europako Fundazioaren sorrera bere helbidea ezarrita duen Estatu kidean erregistratu beharra dagoela nabarmendu nahi duen arren.  Echeniquek, halaber, mugaz gaindiko batuketaren bidez sortutako europar fundazioak sortzerakoan erraztasun eta eraginkortasun handiagoa defendatuko du, era horretako entitateek fundazio xurgatzaileak helbidea duen Estatu kidean erregistratu daitezela proposatuz. Ezarrita dauden hesiak ezabatuko lirateke era horretan, lege-aholkularitza kostuak aurreztuko lirateke eta argitasuna ekarriko luke zergak ordaintzerakoan, subentzioak jasotzerakoan, etab. 

Azkenik, saio horretan eztabaidatuko diren gai gehienak ingurumenari badagozkio ere, Esparru Estrategiko Komunaren gaineko Irizpena ere ezarriko da abian, Europar Batasunaren etorkizuneko erronkei aurre egin ahal izateko guztiz erabakigarria. Tokiko garapen parte-hartzailea, zerbitzu eskaintza baten esparruan egindako langileen leku-aldaketa, Europako kultura-hiriburuak edo EBko estatu laguntzen modernizazioa ere eztabaidatuko dira Bruselan datozen egunotan.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)