Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

Enpresek lanpostuetan bizi kalitatea sustatzeko gidaliburu bat argitaratu du Jaurlaritzak

2012.eko azaroak 28

Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak Lantokiko bizi-kalitaterako gidaliburua argitaratu du, enpresek errazago hobe ditzaten enplegatuen lan-baldintzak. Lantokian bizi-kalitatea sustatzeko ekimen multzoaren barruan ulertu behar da gidaliburu honen argitalpena. Ekimen sorta hori sail honek sustatutako Enpresetako Gizarte Erantzukizuneko Esparru Planaren barruan dago bilduta. Hauek dira ekimen horien adibide aipagarrienetarikoak: euskal enpresa-ehunduran ordutegia aldatzea aztertzea batetik, eta, bestetik, lana eta familia bateragarri egiteko lau euskal enpresatan abiarazitako proiektu pilotua.

Era berean, nabarmentzeko moduko beste hiru ekimen hauexek izan dira: www.euskadi.net/gizartelan ataria, kontziliazioa sustatzeko neurriak, edota laneko arriskuei aurrea hartzeko OSALAN saria izan dira.

Lantokiko bizi-kalitatea kontzeptuaren barruan, enplegatuen lan-baldintzak hobetzeko erakundeek praktikan ipintzen dituzten neurriak biltzen dira, edozer direla ere gutxieneko legezko baldintzak. Neurriok hainbat helburu izaten dituzte: enpleguaren egonkortasuna, gizon eta emakumeen arteko aukera-berdintasuna, aniztasuna kudeatzea, konpentsazioa, denbora- eta espazio-malgutasuna, ongizate fisikoa eta ergonomia, kontziliazioari laguntzea, langileen partaidetza, gatazkak konpontzea, eskubide sindikala errespetatzea, segurtasuna, eta osasun eta garapen profesionalak.


Finean, lantokiko bizi-kalitatea honela defini genezake: enplegatuen lan-baldintzetan eragiten duten faktoreak hobetzera bideratutako jarduera-ildoen baturaren emaitza.


Lantokiko bizi-kalitatea kontzeptua bideratzeko eta mugatzeko prestatu du Eusko Jaurlaritzak gida hau; hala, enpresaburu guztiek oinarri berbera edukiko dute aplikatu ahal izateko. Sailak honako jarduera-ildoak sustatuko ditu, lantokiko bizi-kalitatea hobetzeko:


1. Enpleguaren kalitatea.
2. Aukera-berdintasuna.
3. Laneko osasuna.
4. Barne-malgutasunaren eta partaidetzaren arteko oreka, eta lantokiko segurtasuna.
5. Elkarrizketa soziala, gardentasuna eta informazioa.
6. Oreka bizitza profesionalean eta pertsonalean.

Aurreko guztia oinarri hartuta, gidaliburuak bi atal ditu. Lehendabiziko atalean, lantokiko bizi-kalitatea indartu duten araudi nagusiak, estrategiak eta itunak aztertzen dira; bigarrenean, berriz, kontzeptu horren definizio zabalagoa egiten da.

Gidaliburua enpresetan banatu da, eta www.euskadi.net/gizartelan eta www.euskadi.net/concilia+ helbideetan eskura daiteke.

 

 

Iruzkin bat
  • @opendataeuskadi
    2012.eko abenduak 04

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco publica una guía para que las empresas potencien la calidad de vida en el puesto de trabajo http://t.co/gdWg99ed

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko