Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria pozik agertu da Euskadi autonomia erkidego gardenena izendatu dutelako

2012.eko azaroak 28

Lehendakariak uste du Open Government arloan egindako aurrerapenak aitortzea dela eta Eusko Jaurlaritza berriak konpromiso horri eustea nahi du

Patxi López lehendakaria pozik agertu da gaur, Errioxarekin batera, Euskadi izendatu dutelako autonomia erkidego gardenena, INCAU Autonomia Erkidegoen Gardentasun Indizearen arabera. Indize hori Espainia Nazioarteko Gardentasuna erakundeak egiten du. Euskadik 100 puntutik 97,5 lortu ditu 80 adierazleren bitartez autonomia erkidegoetako gobernuen gardentasun maila aztertzen duen lan batean.

http://www.transparencia.org.es/INCAU_2012/INDICE_INCAU_2012.htm

Lehendakariaren iritzian, lehenengo postu horrek Eusko Jaurlaritzaren apustu irmo bat aitortzen du: alegia, kudeaketa publikoan gardentasunaren, parte hartzearen eta lankidetzaren alde egitea, horiek baitira gobernantza onaren eta kalitate demokratikoa hobetzearen oinarrizko zutabeak. Konpromiso horren eredu gisa, honako hauek nabarmendu ditu:

- Irekia: Open Governmet-i buruzko Espainiako lehen ataria da; atari horren bitartez, herritarrek aukera dute Jaurlaritzaren jarduera kontrolatzeko eta kudeaketan parte hartzeko, proposamenak eginez. Nazioartean erreferente eredua da, horrela erakutsi baitu Amerikako Estatuen Erakundearekin (AEE) iazko urrian izenpetutako hitzarmenak. Hitzarmen horren bitartez, herrialde kideen eskura jarri da Irekiaren kode irekia eta hainbat administrazio erabiltzen ari dira dagoeneko.

- Open Data: hor askatzen da Euskadi.net-en zabaldutako informazio guztia eta interesatuen eskura jartzen da datu kopuru ikaragarria berriro erabiltzeko formatuan. Tarte honetan, orain arte ezin eskuratuzko 2.000 datu-multzo inguru askatu dira.

- Kontratatzailearen profila: enpresek lizitazioen datuak aurretiaz ezagutzeko tresna bat da eta bertako erregistroa Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde eta esleipenak egiten dituzten ente guztien eskura dago.

- Euskal Administrazio Publikoaren esleipendun diren enpresen profila: edozein herritarri aukera eskaintzen dio enpresei esleitutako kontratuen datuak eta horien fakturazioa kontsultatzeko.

- Gardentasunaren atari berri bat herritarrek informazioa erraz eskura dezaten Jaurlaritzaren jardunean sortutako hainbat gairen gainean: instituzioen, ekonomiaren, kontratazioaren, herritarrei eman beharreko zerbitzuen, lurralde antolamenduaren, hirigintzaren eta herri lanen gainean, hain zuzen.

- Administrazio elektronikoa. On line tramitatu ahal diren zerbitzuak azkeneko bi urtetan %15etik %60ra igaro dira, eta era berean, Administrazio Elektronikoaren Dekretua onartu da, Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa sortu da eta Ordezkarien Erregistro Elektronikoa ere abian jarri da.

- Partaidetza Administrazioa herritarren parte hartzeari zabaltzeko borondatea zenbait proiektu garrantzitsutan gauzatu da: EcoEuskadi 2020 Estrategian edo Etxebizitzaren Aldeko Gizarte Itunean, esaterako. Etxebizitzaren Aldeko Gizarte Itunak Nazio Batuen saria jaso du itun horrek duen prozesu parte-hartzaileagatik.

Gainera, Gardentasunaren eta Gobernu Onaren Legearen proiektua azpimarratu du; proiektu hori ezin izan zen onartu aurreko legegintzaldian, baina, asmo handiko ikuspegiak erabilita, alor horretan Administrazioak bete beharreko eginbeharrak zein herritarrek dituzten eskubideak ezartzen ziren bertan.

Azkenik, jarduneko lehendakariak uste osoa du Eusko Jaurlaritza berriak oraingoaren bide-erakusle izan den Open Government-arekiko eta gardentasunarekiko konpromisoari eutsiko diola. Haren iritzian, “gardentasuna gobernu guztiek lehenago edo beranduago hartu beharko duten bidea da. Administrazioaren egiturak onbideratzen duena eta herritarrek jasaten dituzten arbitrariotasun tarteak baztertzen dituena”.

“Gardentasuna inbertsiorik hoberena da guztion interesen aurkako jarraibideak eta praktikak geldiarazteko; eta ustelkeriaren aurkako antidotorik eraginkorrena”, azpimarratu du. Horregatik, eskatu du sartzen den Exekutiboak ez dezala atzera egin ”herritarren zerbitzuko administrazio irekiago, eraginkorrago eta sinpleagorantz urratutako bidean”.

“Alderdi guztiok, Jaurlaritzan egon zein oposizioan egon, lana egin beharko genuke egitura malguago bat lortzearen alde, egungo egoera aldakorraren erronkei modu eraginkorragoan egokitzeko eta aurre egiteko”, baieztatu du.

4 iruzkin
  • @balapiaka
    2012.eko azaroak 28

    Comentario de Twitter:
    El Lehendakari expresa su satisfacción por designación de Euskadi como comunidad autónoma más transparente http://t.co/aTkJVMLv #irekia

  • @McImaz
    2012.eko azaroak 28

    Comentario de Twitter:
    El Lehendakari expresa su “satisfacción” por la designación de Euskadi como la comunidad autó... http://t.co/KZz7ME5n http://t.co/DnDPqQZi

  • @McImaz
    2012.eko azaroak 28

    Comentario de Twitter:
    El Lehendakari expresa su “satisfacción” por la designación de Euskadi como la comunidad autó... http://t.co/KZz7ME5n http://t.co/DnDPqQZi

  • @pol_social
    2012.eko azaroak 28

    Comentario de Twitter:
    http://t.co/pcD5KSjK

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan