Berriak
Eu

Euskadiko funtzionarioek Gabonetako aparteko ordainsaria jasoko dute

2012.eko azaroak 27

Euskadiko sektore publikoko 67.000 langileek abenduko aparteko paga jasoko dutela azaldu du Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Idoia Mendiak.  Eusko Jaurlaritzako kideek, hau da, Lehendakariak eta sailburuek, ordea, lansaria ez dutela jasoko adierazi du.

Jaurlaritzaren ustez, Gabonetako aparteko paga kentzea «funtsean eta forman bidegabea» izango litzateke.   Gainera, aparteko ordainsaria kentzeak defizitaren gainean eragin «zalantzagarria» izango lukeela azaldu du Mendiak.

Bozeramaileak argudiatu du txosten juridiko batean oinarrituta hartu dute erabakia: Mariano Rajoyren gobernuak gastu publikoari eusteko onartu duen dekretuak autonomia erkidegoko eskumenak urratzen dituela dio aipatutako dokumentuak. Talken kasuan, Euskadiko araudia gailentzen dela gogorarazi du Mendiak. Era berean, gogorarazi du Auzitegi Konstituzionalak soilik baliogabetu ahalko duela erabaki hori.

Agintea transferitzeko EAJrekin dituzten harremanei dagokienez, Idoia Mendiak azaldu du hurrengo egunetan egoki iritzitako bilerak egingo dituztela.

Gainera, Eusko Jaurlaritzak protesien koordainketaren gaineko errekurtsoa aurkeztuko duela azaldu du. Eusko Jaurlaritza koordainketa horren aurka dagoela azaldu du, «bidegabetzat» jotzen baitu eta protesiak «oso beharrezkoak» baitira erabiltzaileentzat.
Prentsaurrekoaren bukaeran, Idoia Mendiak gaur goizean Araian (Araba) izan den ustezko genero-indarkeria kasua gaitzetsi du.

 

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabakiak (2012.11.27)

 

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012-11-27n hartutako erabakiak

5 iruzkin
  • 2012.eko azaroak 28

    ¿Dónde se puede consultar el informe jurídico?

  • @eduardovirgala
    2012.eko azaroak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Los trabajadores de la Administración Pública vasca sí tendrán paga de Navidad http://t.co/r6D68A1h

  • @MariajeGamboaZ
    2012.eko azaroak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Los trabajadores de la Administración Pública vasca sí tendrán paga de Navidad http://t.co/r6D68A1h

  • @santisaborido
    2012.eko azaroak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Los trabajadores de la Administración Pública vasca sí tendrán paga de Navidad http://t.co/KIlaE150

  • @KikeIraundegi
    2012.eko azaroak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Los trabajadores de la Administración Pública vasca sí tendrán paga de Navidad http://t.co/r6D68A1h

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)