Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria: “hau Askatasunaren eta krisiaren kontrako borrokaren legealdia izan da”

2012.eko azaroak 23
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

 

Lehendakaria Eusko Jaurlaritzako goi-karguekin batzartu da, eta eskerrak eman dizkie legealdi honetan egin duten lanagatik eta beren lankidetzagatik. “Ez dugu onartuko inork Jaurlaritza honen jarduerari buruzko susmorik piztea eta gezurren eta asmakerien bitartez gobernu honen balioa zikintzea etorkizuneko politikak justifikatzeko” esan du Lópezek Lehendakaritzan (Gasteizen) egin den ekitaldian. Eusko Jaurlaritzaren buruak horrela egin die erreferentzia azken egunotan komunikabideetan jaurlaritzaren kudeaketa-lanari buruz agertu diren informazioei, hurrengo legealdirako 640 milioi euro baldintzatu izana leporatu baitiote.

Topaketa horretan, lehendakariak bere gobernuak erdietsi dituen mugarriak ere aipatu ditu. Horren harira esan du bukatzen ari den legealdia “Askatasunaren legealdia izan dela. Eta hori beldurraren aurrean politika zuzendu duen Jaurlaritza Sozialista batekin lortu da. Bertako jendearen konkista bat izan da. Eta betirako geratuko da jasota gure herrialdearen historian”, azpimarratu du. Era berean, Jaurlaritzak krisiaren aurrean egin duen lana aipatu du, “Zerbitzu Publikoen izen onaren” legealdia izan delako.

Lehendakariak 200 goi-karguren baino gehiagoren txaloen artean kargu horiei esan dienez, "baldintzarik txarrenetan etorkizunerako oinarriak ezartzeko gai izan garela ikusten denean, harro esan ahalko dugu: baietz, egin genuela, ni han izan nintzela”.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)