Berriak Osasun eta Kontsumoa
Eu

2013ko urtarriletik aurrera indarrean jarriko den Euskadiko Haurrentzako Txertaketa Egutegiaren berrikuntzak aurkeztea

2012.eko azaroak 23

2013ko urtarrilaren 1aren ondoren jaiotako haurrek pneumokokoak, erdiko otitisak, meningitisak eta pneumoniak eragindako gaixotasun inbaditzaileen aurkako estaldura izateko aukera izango dute. Txertoa haurrak 2, 4 eta 12 hilabete dituenean jarriko da.

Barneratze-irizpideak:

Gaur egun pneumokokoaren 13 serotipo desberdin estaltzen dituen txerto eraginkorrago bat dago. EMAren arabera (Medikamentuen Europako Agentzia), Prevenar 13 txertoaren segurtasun-profila oso altua da. Gainera, kostu-eraginkortasun altua du osasun-sistemarentzat, erikortasuna eta hilkortasuna murrizten baititu.
45 herrialdek dagoeneko gaineratu dute pneumokokoaren aurkako txertoa haurren txertaketa-egutegian; Espainian, ordea, Galizian bakarrik gaineratu dute. Euskadiren kasuan, txerto berri horrek gaur egun gaixotasuna eragiten duten pneumokoko anduien % 65a estali dezakeela uste da.

Euskadiko Txertaketetarako Aholku Kontseiluak hura gomendatzen du. Pediatrek ere pneumokokoaren aurkako txertaketa gomendatzen dute. Arrisku taldeetako gaixotasunak jasaten dituzten helduek ere txertoa har dezatela gomendatzen du Aholku Kontseiluak.

Euskadin, txerto horrek % 60 eta 65 arteko estaldura du, eta haurraren familiak ordaintzen du haren kostu osoa. Familia bakoitzak 311,64 € ordaindu behar ditu, haur bakoitzeko, pneumokokoaren aurkako txertaketa osoa gauzatu ahal izateko. Hori dela-eta, ekonomiaren aldetik ahul dauden inguruetan kokatzen da txertoa hartu ez duten haurren ehuneko handiena. Gainera, gaur egun bizi dugun krisi ekonomikoak ehuneko hori areagotu lezake. Txertoa haurren egutegian doan finkatuz gero, % 95eko estaldura lortuko litzateke.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Javier Arístegui, pediatra y miembro del Consejo Asesor de Vacunación de Euskadi