Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak

Euskotrenek Donostian autobusen ibilbidea aldatuko "Donostiako Maratoia" dela eta

2012-11-22

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren esku dagoen EuskoTren Sozietate Publikoak, datorren igandean azaroaren 25ean Donostian autobusen ibilbidea aldatuko du bertan ospatuko den Maratoia dela eta.

DONOSTIARA SARTZEKO

  • Zumaiatik 08:30, 9:30, 10:30, 11:30 eta 12:30ean irtengo diren zerbitzuak, Donostiara saihesbidetik sartuko dira.
  • Zerbitzu horientzako Errotaburu, Matia, Unibertsitateak, Magisteritza, Zumalakarregi  eta San Martin geralekuak bertan behera geratuko dira.

DONOSTIATIK IRTETEKO

  • Donostiatik 09:00, 10:00, 11:00, 12:00 eta 13:00ean irtengo diren zerbitzuek, irteera saihesbidetik burutuko dute.
  • Zerbitzu horientzako Askatasuna etorb. 28, Zumalakarregi, Magisteritza, Unibertsitateak, Matia eta Errotaburu geralekuak bertan behera geratuko dira.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek EuskoTrenen honako telefono zenbakira dei dezakete: 902 543 210. Horrez gain informazioa jaso dezakete ohiko autobus geralekuetan, eta baita Konpainiaren web gunean ere: www.euskotren.es.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan