Berriak
Eu

Eusko Jaurlaritzak bertan behera utzi du boterea eskualdatzeko Batzordearen bilera, gobernu berriaren “konfiantza eta leialtasun” faltagatik

2012.eko azaroak 22

Jaurlaritzaren bozeramaileak, Idoia Mendiak, eta Lehendakaritzaren idazkari nagusiak, Manu Salinerok, gaur goizean azaldu dute Eusko Jaurlaritzak zergatik erabaki duen boterea eskualdatzeko Batzordearen gaurko batzarra bertan behera uztea. Idoia Mendia bozeramaileak eta Manu Salinero Lehendakaritzaren idazkari nagusiak azaldu dutenez, “konfiantza, leialtasun eta diskrezio” falta izan dira erabaki hori hartzeko arrazoiak. Biek azaldu dute ezinegona gobernu berriak hedabideen aurrean topaketan izango zuen jarreraren berri eman duelako, “zuzenak ez diren gauzak egotzi dizkigute eta desitxuratutako edo gezurrezko zifrak eman dituzte”, salatu du Mendiak.Jarduneko Jaurlaritzaren ustez, hori “ez da” Patxi Lópezen gobernuak botere-aldaketa “modu ordenatuan” egiteko planteatu zuen espiritua.

Eusko Jaurlaritzak adierazi du ez dela egia Jaurlaritzaren hurrengo Kontseiluetan 2013rako eta 2014rako 640 milioi euroko kontratuak onartuko direnik, eta komunikabideetan adierazi dena gezurtatu du.


Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)