Berriak Osasun eta Kontsumoa
Eu

Arabako Foru Aldundiko Gizarte Politika eta Zerbitzu Sailak, Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo Sailak eta Osakidetzak arreta soziosanitarioa hobetzeko sinatutako hitzarmena aldatzea (2012-11-21(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko azaroak 21

Akordioa, atentzio soziosanitarioa hobetzeko 2011ko irailaren 28an Arabako Foru Diputazioarekin eta Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuarekin sinatutako lankidetza-hitzarmena aldatzeko.

Gobernu Kontseiluak Arabako arreta soziosanitarioa hobetzeari buruzko hitzarmena aldatzeko erabakia hartu du, finantzaketaren xede diren lanpostuak 173 gehiago izan daitezen. Plaza horien tipologia ez dago hasierako hitzarmenean jasota; zehazki, adinekoentzako titulartasun pribatuko egoitzetan daudenena da, eta horiek zerbitzuari lotutako prestazio ekonomikoaren bitartez finantzatzen dira. Gehikuntzaren ostean, 1.187 lanpostu izango dira orotara. Horrez gain, unitate psikosozialetan 27 lanpostu gehiago izango dira, 109 izatetik 136 izatera igaroko baitira.

Hitzarmenaren bidez xedatutako zenbatekoa 495.152 eurotan handituko da; hortaz, guztira 2.957.592 eurokoa izango da. Hala, eutsi egingo zaio osasun-moduluaren kostuari; hau da, Osakidetzako medikuntzako eta erizaintzako langileek eskainitako arretari.

Goiburuan adierazitako bi sailek lankidetza areagotu nahi dutelako gertatu da aldaketa, beste zerbitzu-tipologia batzuen finantzaketa erantsita, bai eta arreta jasoko duten kolektiboak zabalduta ere.

Erabaki horren bidez, aldatu egin da Arabako Foru Aldundiak, Osasun eta Kontsumo Sailak eta Osakidetzak arreta soziosanitarioa hobetzeko 2011ko irailaren 28an sinatu zuten hitzarmena, Gizarte Zerbitzuetako osasun-arreta bermatzen eta hobetzen zuena.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan