Berriak Osasun eta Kontsumoa
Eu

Osasun eta Kontsumo Sailak lankidetza hitzarmen bat sinatu du Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioarekin 335.000 euroko zenbatekoaz aurten EAE-aren esparruan garatutako droga mendekotasunei buruzko programetarako (2012-11-21(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko azaroak 21

Erabakia, droga-mendetasunaren gaian 1999. ekainaren 2an Osasun eta Politika Sozial Ministerioarekin (drogen Plan Nazionalerako Gobernuaren Ordezkaritza) izenpetutako Lankidetzako Protokolo Orokorraren 2011. urterako hitzarmen espezifiko bat sinatzea baimentzeko dena.

Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo Sailak eta Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute 335.000 euroko zenbatekoaz droga-mendekotasunei buruzko programak diruz laguntzeko. Programen xedea da 2012. urte honetan izan diren arriskuak eta kalteak prebenitzea eta murriztea.

Hitzarmen hori Droga Mendekotasunaren arloko Lankidetza Protokolo Orokorrean sortu zen eta 1999an sinatu zuten bere garaian arloan eskumena zuen Barne Ministerioak eta Euskal Autonomia Erkidegoak, lankidetza hori urteko hitzarmen berezietan gauzatzen zuenak droga-mendekotasunei buruzko proiektuak finantzatzeko.

Aurten hiru dira diruz lagundutako ekimenak: EAEko ikastetxeetako prebentzio selektiboko programa alkohol-kontsumoari dagokionez, 90.000 euro jasoko dituena; aisialdiko espazioetako alkohol-kontsumoari lotutako arriskuak prebenitzeko eta murrizteko programa, 50.000 eurokoa, eta 195.000 euro bideratuko dira programan arreta soziala emateko programara eta patologia fisikoak edo mentalak dituzten eta zigorra jaso duten pertsona drogazaleen komunitate terapeutikora, ordezko zigorra edo segurtasun-neurria betetzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan