Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Telematika bidez erregistroetako informazioa doan eskuratzeko lankidetza-hitzarmena

2010.eko martxoak 01

Eusko Jaurlaritzako ordezkariek eta Euskal Autonomia Erkidegoko erregistratzaileen dekanoak hitzarmen bat sinatu dute gaur, zeinaren bitartez Jabetza eta Merkataritza Erregistratzaileen Espainiako Elkargoak martxan jarri duen higiezinen eta inskribatutako erakundeen erregistro-egoera kontsultatu ahal izateko sistema telematikoan sartzeko Herrizaingo Sailak bete behar dituen baldintzak ezartzen diren.

Hitzarmenaren arabera, Ikerketa Kriminal eta Polizia Judizialeko Unitateak erregistroen Web-zerbitzariari eskaerak egiteko aukera izango du informazioa beharrezkoa denean bere zeregin nagusia betetzeko, hau da: delitu eta falten ikerketa eta jazarpena antolatzea eta kudeatzea.

Erregistro-informazioa, bere helburua dela-eta, asteko edozein egunetan eta eguneko 24 orduetan eskatu ahal izango da, eta eskatutako datuengatik ez da zerbitzu-sari edo aurrerakinik eman beharko. Bestalde, erregistroa erabiltzen ikasteko eta kapital-zuriketaren prebentzioan trebatzeko ikastaroak antolatzeko konpromisoa hartu dute hitzarmeneko sinatzaileek. Erregistratzaileek eta Ikerketa Kriminal eta Polizia Judizialeko Unitateko adituek emango dituzte ikastaro horiek.

Hitzarmenak 2010eko abenduaren 31ra arte iraungo du eta urte bateko aldiez automatikoki luzatutzat joko da baldin eta alderdietako batek haren epemuga edo edozein luzapenaren epemuga igaro baino 3 hilabete lehenago horren amaiera iragartzen ez badu. Hitzarmena interpretatu eta gauzatzerako garaian desadostasunak sortzen badira, horiek konpontzeko propio sortu den Jarraipen Batzordeak hartuko ditu erabakiak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • convenio de colaboración,Registradores del País Vasco,Departamento de Interior,Policía Judicial,Unidad del Investigación Criminal,Registro