Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Gobernu Kontseiluak onarpena eman dio Naturgas Energía Transporte zatikatzeari eta % 90 Enagási saltzeari (2012-11-21(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko azaroak 21

Dekretua, Energiaren Euskal Erakundeari baimena ematen diona Naturgas Energía Grupo, S.A.ren zatiketaren ondoriozko Sozietate Onuradunaren akzioak harpidetzeko.

Eragiketa horren bidez, Naturgas Energía Transporte (NET) eskumendeko enpresa partzialki zatikatuko da, eta Enagásek akzioen % 90 erosiko ditu.

EEE gas-garraioko aktiboak kudeatuko dituen sozietate berriaren akzioen % 10en jabe izango da.

Eragiketa horrek Europar Batasunaren Hirugarren Zuzentarauaren oraintsuko transposizioan du jatorria; horren arabera, Naturgas Energía Grupo sozietateak (Naturgas) garraioko aktibo nagusien ondare-zatiketa egin behar du.


Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak hala eskatuta, Gobernu Kontseiluak Naturgas Energía Grupo sozietatearen zatiketa partziala onartu du gaur. Eragiketa horren bidez, NETen akzioak enpresa berri batera (Newco) eskualdatuko dira. Zatiketaren ondorioz, Newco egingo da NETen erabateko jabe. Zatikatutako sozietari dagokionez, Grupo HCk % 90 eta EEEk % 10 izango dituzte; ondoren, Enagásek eskumendeko enpresaren akzioen % 90 hartuko ditu bere gain, bai eta zorrak osotasunean ere.

Erabaki hori bideratu duten arrazoi estrategikoek araudian izandako aldaketetan dute oinarria. 13/2012 Errege Lege Dekretuaren bidez gauzatutako Europar Batasunaren Hirugarren Zuzentarauaren (2009/73/EE) transposizioak garraioko aktibo nagusien ondare-zatiketa egitera behartzen du Naturgas, NET hirugarren bati salduz. Hori egiteko epea 2012ko urriaren 3an amaitu zen. Naturgasentzat, aktiboak saltzearen ordezko aukera bakarra, bertikalki integratutako gas-taldea den neurrian, garraioko aktiboen kudeaketa operatiboa eta mantentzea operadore burujabe bati (sare-kudeatzaile burujabea edo ISO) lagatzea izango litzateke. Horren ondorioz, NET enbor-sareetako aktiboetako inbertitzaile hutsa bihurtuko litzateke, eta ez luke negozio horretan kudeatzeko, sinergiak bilatzeko, ez hazteko ahalmenik izango.

EEEk eta Grupo HCk 2010eko abenduaren 2an sinatutako akordioari jarraiki, Naturgasek egindako desinbertsio-eragiketaren batek sozietatearen aktiboei edo horrek Euskal Autonomia Erkidegoan dituen filialen edo subsidiarioen aktiboei eraginez gero, hori erabaki garrantzitsu gisa hartuko da, eta, beraz, Naturgasen parte hartzen duten EEEko kontseilarien baimena beharko da. Araudiaren egoera ikusita, eta etorkizunean NETen aktiboen inguruko zalantzak ekiditeko, Eusko Jaurlaritzak balorazio positiboa egin du Naturgasen garraio-negozioa Enagási saltzeko eragiketaren inguruan, aldeek adostutako baldintzetan.

Horrenbestez, EEEk eta Enagásek bi aldeentzat onuragarria den akordio bat lortu dute akziodunen hitzarmenaren inguruan. Bertan jasotako arau lotesleek honako alderdi hauek erregulatuko dituzte: sozietate berriaren akzioak eta aktiboak eskualdatzeari buruzko eskubideen eta betebeharren araubidea, sozietatearen gobernu-organoen funtzionamendu-arauak, eta bere jarduerari buruzko beste xedapen batzuk; guztia ere, oinarri gisa Grupo HCk eta EEEk Naturgaserako sinatutako akziodunen hitzarmeneko baldintzak hartuta.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan