Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Produktu teknologiko berriak garatzeko Gaitek programaren 2012ko aurrekontua 4 milioi euro zabaldu da (2012-11-21(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko azaroak 21

Akordioa, 2011ko azaroaren 29ko Erabakia aldatzeko. Erabaki horren helburua zen 5.000.000 euro baino gehiagoko gastua onartzea produktu berriak garatzeko proiektuak egiteko 2012ko ekitaldian (Gaitek Programa).

Gobernu Kontseiluak, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak eskatuta, onartu egin du gaur Gaitek programarako 2012. urte honetarako aurrekontuaren hornidura zabaltzea. Gaitek programak produktu berriak garatzera argiro eta esklusiban bideratutako I+G proiektuei laguntzera zuzenduta dago. Enpresen lehiakortasuna hobetzea du helburu.

Gaitek programak, hasiera batean, 2012ko deialdian, 37,9 milioi euro zituen. Baina, aurkeztutako proiektu apartak ebatzi eta horien balantzea egiteko garaian, Sailak berak deialdi hori 4 milioi euro zabaltzea erabaki du. Baliabide-zabalkuntza horren bidez, Industriaren asmoa da etorkizun lehiakorra izango duten ahalik eta proiektu gehien onartzea. Laguntza horien hartzaileak honako hauek dira: enpresak (bai handiak, bai ETEak), fundazioak, enpresa-elkarteak eta enpresa artean sortutako taldeak.

Kontuan izan behar da programa horrek gero eta proiektu gehiagori lagundu diela. Hala, gutxi gorabehera, urtero, bultzatutako 700 proiektu eta enpresa biltzen ditu.

Jardun horiek euskal I+G sistema Europako herrialde garatuenen mailan jartzera daude zuzenduta. Helburua da zientziarekiko, teknologiarekiko eta berrikuntzarekiko konpromisoa indartzea, eta, arian-arian, 2015ean I+G-ko guztizko inbertsioa % 3ra iristea. Ahalegin handi horrek ikerketan eta berrikuntzan buruan dauden herrialdeen parean jarriko gintuzke.

Zientzia eta Teknologia Plan berriak balio erantsi handiko sektoreak jomuga izango dituen enpresa-egiturarantz aurrera egitea du helburu, zientzian, teknologian eta berrikuntzan oinarrituta. Produkzio-egitura berritzaileagoa lortzera bideratuta dago, balio erantsi handiagoko produktuak eta zerbitzuak garatu eta merkatuari eskainiko dizkienak. Horiek dagozkien merkatuetan betiere lehiakorrak izan behar dute, eta gero eta enpresa gehiago izan behar dituzte modu sistematikoan berritzeko, bai industria-sektorean, bai gainerako sektoreetan, zerbitzuen sektorea barne dela.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan