Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza

Karbono aurrekontuak

2012.eko azaroak 21

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Departamentuak (ILPNAD) karbono-aurrekontuei buruzko lehenengo dokumentu praktikoa landu du. Karbono-aurrekontua Europako estrategia klimatikoetan erabiltzen hasia den tresna da, jada 2011ko irailean Klima Aldaketaren Azterketarako Batzorde Mistoaren txostenak baitan hartzen zuen gomendapen tresna.

Karbono-aurrekontuak ekonomia batek denbora tarte zehatz baten isuri dezakeen karbono kantitatea adierazten du, ezarritako helburu orokorra ez gainditzeko neurriak aplikatu behar direla baitan hartzen duena. ILPNAD 2011 urte amaieran karbono-aurrekontuaren kontzeptuari buruzko dokumentu bat landu eta publikatu zuen.

Kontzeptu honen alde berritsuak honetan datza: klima aldaketa politikek ezarritako helburuak ez dira Administrazio baten edo Departamentu baten menpe geratzen, Autonomi Erkidegoan jarduten duten agente publiko guztien artean banatzen baitira, agente hauek isuriak dituzten sektoreetan duten eskumen eta influentzien arabera. Honela, helburu orokorra era efektiboagoan lortzen da.

Banaketa hori egin ahal izateko, Zatitu izeneko tresna bat prestatu da, EAEko karbono-aurrekontuen kalkulurako. Tresna horrek EAEko berotegi-efektuko gasen inbentarioa, Ingurumen Kontuak dituzten Kontabilitate Nazionaleko Matrizeak (NAMEA ingelesez) eta partaide diren herri-administrazioen zenbait eskumenen azterketa ditu abiapuntu nagusitzat.

Zatitu tresna berotegi efektuko gasen isurketei dagokienez eskura dauden azken urteko datuei (2010) aplikatzea lagungarria izango da tartean dauden herri-administrazioek berotegi efektuko gasen isurketak murrizteko etorkizunean izan dezaketen zama zehazteko. Metodologia berbera aplika daiteke etorkizunean isurketak mugatzeko helburuei begira.

Lehen erabilera horrek erakusten duenez, berotegi efektuko gasen isurien % 80 baino gehiago Eusko Jaurlaritzaren eskumenekoak izango lirateke, % 11 inguru Foru Aldundienak, eta gutxi gorabehera % 5 Estatuko Administrazio Zentralarenak.

Eusko Jaurlaritzako sailen arteko banaketari dagokionez, isurketen % 50 inguru Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren ardura izango litzateke; % 35 baino zerbait gehiago Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailari legokioke; eta % 12, azkenik, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza era Arrantza Sailari ezarriko litzaioke.


 

2 iruzkin
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
  • Pilar Unzalu
    Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua (IX legealdia)