Berriak Ekonomia eta Ogasuna

Eusko Jaurlaritzak akordio bat sinatu du 20 finantza entitaterekin enpresari eta autonomoei 600 milioiko balioa duten kredituak eskaintzeko

2010-03-01

Maileguak 50.000 eta 600.000 euro artekoak dira ETEentzat; eta 10.000 eta 100.000 artekoak enpresari bakarrentzat eta profesional autonomoentza

Carlos Aguirre Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak, programa honen garrantzia nabarmendu du. Adierazi du iaz "oso eraginkorra" izan zela 1900 enpresa eta autonomori laguntza ekonomikoa ematea; 2200 eragiketatik gora egin ziren hauek babesteko. Aguirrek, autonomoei, "euskal enpresa egiturarekiko konpromisoa" erakusten duten laguntza horiek eskatzeko deia egin die.

Datorren martxoaren 8an ETEei, enpresari bakarrei eta profesional autonomoei Babes Finantzarioa emateko Programaren deialdi berria indarrean sartuko da; gaur goizean sinatu dute 20 finantza entitatek, Euskadiko Elkarrekiko Bermerako bi Sozietateek, Elkargi eta Oinarik, eta Jaurlaritzak berak. Programa honek 600 milioiko aurrekontua du eta Carlos Aguirre Ekonomia eta Ogasun sailburuarentzat, tartean dauden eragile guztiek "euskal enpresa egiturarekiko eta gure ekonomiarekiko duten konpromisoa" erakusten du. "Programa honen lehenengo deialdia 2009. urtean izan zen, eta oso eraginkorra izan zen. 1900 enpresa eta autonomo babestu ziren, 2200 eragiketa baino gehiagorekin. Programa honetan lortu dugu proiektu bideragarri bat ere ez etetea bere enpresa ibilbidea babesten duten kredituak ez izateagatik.

Lehendakaritzaren egoitza aukeratu dute akordio hau sinatzeko, eta bertan izan dira aurrezki eta finantza entitate desberdinetako ordezkariak.

Finantza Laguntza emateko Programak euskal enpresari eta autonomoei kreditua erraztea du helburu eta guztira 600 milioi euro ditu. Horietatik 300, lehenengo deialdiko mailegu eskaerak ordaintzeko izango dira eta 50, profesional autonomoentzat. Aguirrek autonomoei plan honetara atxikitzeko deia egin die, hasierako partidan aurrekontua agortu baldin bazaie, finantzazio programaren gainerako zenbatekoa izango luke.

Maileguak 50.000 eta 600.000 euro artekoak dira ETEentzat; eta 10.000 eta 100.000 artekoak enpresari bakarrentzat eta profesional autonomoentzat. Eta KOI Likideziaren linearekin bete ahal izango dira.

Abalak Euskadiko Elkarrekiko Bermerako bi Sozietateek, Elkargi eta Oinarrik eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak berak igorriko dituzte. Abalen eragiketen portzentajeak azterketa komisioan 0,15ekoak izango dira; eta urteko 0,5ekoa abal komisioan.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Carlos Aguirre