Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Jaurlaritzak 85 etxebizitza zozkatu ditu gaur Barakaldon

2012.eko azaroak 21

Etxebizitza Sailak El Carmen auzoko 85 etxebizitza zozkata ditu gaur Barakaldon, Etxebizitza hauek Euskadiko Etxebizitza eta Lurra SA (VISESA) baltzu publikoak sustatzen du.

Zozketan 1.722 bizikidetza-unitateek hartu dute parte.

Esleitu diren etxebizitza horietatik honakoak gorde dira:

• 4 etxebizitza, mugikortasun urri iraunkorra duten elbarriei egokitutakoak.
• 45 etxebizitza, izen ematearen antzinatasuna 4 urtetik gorakoa dutenentzat.
• 27 etxebizitza, 25 eta 35 urte bitarteko bizikidez osaturiko bizikidetza-unitateentzat.
• 9 etxebizitza, gainerako eskatzaileentzat.

Etxebiden izena emateko 2011ko azaroaren 30era arte erregistroan sarrera izan duten eskabideak hartu dira kontuan.

2010. urteko zergaldiko diru-sarrera haztatuak 9.000 euro baino txikiagoak ez direla eta 39.000 euro baino handiagoak ez direla egiaztatzea eskatzen da. Mugikortasun urria duten ezgaituak edo ezgaitu psikikoak izanez gero, aski izango da 3.000 euroko gutxieneko diru-sarrerak egiaztatzea.

Itxaron-zerrenda agortuz gero, esleitu gabe geratzen diren etxebizitzak, Bizkaiko Lurralde Ordezkariak zozketa bidez esleituko ditu araudiak ezartzen dituen baldintzak betetzen dituzten eskabideen artean. Posible izango da Etxebiden izena emateko eskabideak kontuan hartuko diren azken eguna atzeratzea eta sustapenean interesa dutela adierazitako udalerriak zabaltzea.

Zozketa egin ondoren esleitu gabeko etxebizitzak geratuko balira, Bizkaiko Etxebizitza lurralde ordezkariak zera baimendu ahalko du: etxebizitza horiek esleitzea, dagokion araudiak ezarritako baldintzak betetzen dituen edonori.

Esleipendunen behin-behineko zerrenda gaur bertan egongo da eskuragarri, ZUZENEAN - Herritarrentzako zerbitzuaren bulegoetan, 012 informazio telefonoan eta www.etxebide.euskadi.net web gunean.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)