Berriak Lehendakaritza

Egoera ekonomikoaren pertzepzioa okerragotu egin da eta herritarren bizitza pertsonalean eta familian duen inpaktua areagotu egin da

2012.eko azaroak 22

Azken Soziometroaren arabera, euskal gizartearen arazo nagusiak, berriz ere, lan merkatuari lotutakoak (%80k aipatu dute 3 nagusien artean), arazo ekonomikoak (%37) eta politikarekin lotutakoak (%24) dira. Ia desagertu egin da terrorismoaren pertzepzioa arazo bezala, %2an kokatuz, bilduma osoko punturik baxuenean.

Hurrengo Jaurlaritzak ondokoak izan behar lituzke lehentasunezko helburutzat: enplegua sortzea bultzatu, osasun prestazio eta zerbitzuak mantendu eta hezkuntza sistemaren kalitatea mantendu. Gastu publikoan inolako murrizketarik onartuko ez luketen arloei buruz galdetuta, herritarrek gehien aipatutakoak berriz ere izan dira: osasun arreta (%46), pentsioak (%18) eta langabeziagatiko prestazioak (%12). Erakunde politiko eta sozialekiko konfiantzak behera egin du.

Patxi Lopez da buruzagi politiko ezagunena eta aprobazio indizerik altuena duena (%44). Herritarren heren batek gaur egungo estatu autonomikoaren alde egin du, %25ek autonomia handiagoaren alde eta %27k komunitateek independizatzeko aukera izango luketen estatu baten alde. Politikaz hitz egiteko libre sentitzearen goranzko joera berretsi da.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak