Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

Celaá:"Gure LHren arrakastaren gakoa enpresekin duen lotura estuan datza"

2012.eko azaroak 22

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak, Isabel Celaák, prentsaurreko bat eskaini du gaur Bilbon Confebask euskal patronaleko lehendakariarekin, Miguel Ángel Lujuarekin, batera, Lantokietako Prestakuntza moduluari buruzko balantze bat egiteko. Hezkuntza Saila eta Confebask lankidetzan ari diren programa horrek ematen die Lanbide Heziketako heziketa-zikloetako ikasleei haien ikasketak enpresetako praktika-aldi batekin burutzeko aukera. “Hain zuzen, gure LHren arrakastaren gakoa enpresekin duen lotura estuan datza “, baloratu du Isabel Celaák.

Hezkuntza sailburuak gogorarazi duenez, 80ko hamarkadan hasi zen euskal enpresen sarearen eta zuzentzen duen Sailaren arteko lankidetza eta prestakuntza partekatuaren esperientzia eta Elgoibarko Makina-Erremintako institutuak edo Altza eta Urtuellako Eraikuntza institutuak sortzea bezalako ekimenak aipatu ditu. “Eusko Jaurlaritzaren eta Confebask-en arteko 1999ko lankidetza-hitzarmen markoa, gaur erabat indarrean dagoena, urrats inportantea da hezkuntza-munduaren eta enpresaren arteko lankidetzaren aldeko bide horretan “, zehaztu du.

Hitzarmen horrek hiru jarduera-eremu ditu: Euskadik behar dituen trebakuntza profesionalak definitzeko lankidetza, irakasleak enpresetan prestatzeko programetan laguntzea eta Lantokietako Prestakuntza modulua egiteko laguntza ematea. Aurten 146 ikastetxe publiko eta itunpeko pribatutako 9.841 ikaslek hartu dute azken ekimenean parte, haietako 817k Euskaditik at, Leonardo da Vinci eta Erasmus programei esker. Laguntzen duten 4.974 enpresak 6.442 lantoki jarri dituzte ikasle horien eskura. % 33,2koa da euskal hezkuntza hirugarren osoan Goi Mailako Lanbide Heziketako titulatuen parte-hartzea, ia Estatu osoaren tasa bikoiztua eta Europak  2020rako jarri dituen helburuetatik hurbil. 2012-13ko ikasturte honetan guztira 31.684 ikaslek, eskaintza partzialaren bidez ikasketak egiten dituzten horiek kontabilizatu gabe, egiten dituzte Erdi edo Goi Mailako Lanbide Heziketako ikasketak, Batxilergoa ikasten duten 29.787 ikasleen aldean.

“Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketaz hitz egitean, normala da arrakasta duela eta Estatuaren gainontzeko Lanbide Heziketak kontuan hartzen duen eredua dela esatea “, adierazi du sailburuak. Izan ere, dualtzat definitu duten LHko beste eredu bat  aurkeztu du, duela gutxi, Hezkuntza Ministerioak eta, praktikan, Euskadin hamarkada bat baino gehiago funtzionatzen ari den Lantokietako Prestakuntza modulu berbera da. Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Saila, Confesbask-en laguntzarekin, haratago joan da eta ikastetxe eta lantokiko prestakuntza benetan batera ematen duen eredu berri bat, Hezibi izenekoa, jarri du ikasturte honen hasieran martxan.

Enplegagarritasuna sustatzea
Ondorengo hau da Hezibik Lantokietako Prestakuntzarekin eta Ministerioak aurkeztu duen ereduarekin duen desberdintasun nagusia: Hezibin parte hartzen duten ikasleek enpresa batekin izango dute kontratua eta bai ikastetxean, bai lantokian, jasoko dute haien prestakuntza. Ordainsaria  eta oporrak hartzeko eskubidea izango dituzte eta enpresako gainontzeko langileak bezalakoak izango dira, ondorio guztietarako. “Gaur egun 126 ikaslek lan-kontratu bat, gutxienez urtebetekoa, izenpetu dute dagoeneko “, iragarri du Isabel Celaák. Ikasturte honetan bertan martxan jarri den programan 27 ikastetxek eta 106 enpresak hartzen dute parte.

“Hezibirekin beste urrats bat ematen dugu  eta prestakuntza-prozesuan parte hartzen duten eragile bihurtzen ditugu enpresak, etorkizunari begirako langileak ikasi behar duena definitzean eta ikasteko prozesuan berean “, azaldu du sailburuak. Ikastetxe batean eskuratzea zaila duten trebakuntzak sartzen dituzte beren prestakuntzan ikasleek eta onuragarri eta normaltzat jotzen dituzte bizitzan zehar gertatuko diren ikastetxearen eta lantokiaren arteko harremanak. Enpresek, halaber, harreman estuagoa dute prestakuntzaren munduarekin eta badute, trebakuntzei eta perfil profesionalei begira, beren premiak hezkuntza-sistemari zuzenean jakinarazteko aukera.

Programa euskal gazteen enplegagarritasunerako lagungarri izango dela uste du Isabel Celaák, “prestakuntzaren atala izango baita lan-esperientzia eta horrela gaindituko baita lan-esperientzia ez izateak dakarren alfer-gurpila “.  “Hezkuntza eta enpresaren arteko lankidetza ezinbestekoa  da herrialde bakoitzaren errealitatera egokitutako Lanbide Heziketa baliagarri bat  aurrera eramateko orduan “, bukatu du sailburuak.

9 iruzkin
  • @CursosCPyFP
    2012.eko azaroak 28

    Comentario de Twitter:
    Celaá:"La clave del éxito de nuestra FP reside en su estrecha vinculación con las empresas" http://t.co/PZQzmj4X http://t.co/VKhTgb5K

  • @CursosCPyFP
    2012.eko azaroak 28

    Comentario de Twitter:
    Celaá:"La clave del éxito de nuestra FP reside en su estrecha vinculación con las empresas" http://t.co/PZQzmj4X http://t.co/VKhTgb5K

  • @FundEduardSoler
    2012.eko azaroak 23

    Comentario de Twitter:
    La vinculación entre empresas y formación profesional, la clave del éxito de la fp vasca http://t.co/bKdJ4qft /via @irekia

  • @aarranzcad
    2012.eko azaroak 23

    Comentario de Twitter:
    Celaá:"La clave del éxito de nuestra FP reside en su estrecha vinculación con las empresas" http://t.co/gfeWZo2m http://t.co/G1ghOlV0

  • @aarranzcad
    2012.eko azaroak 23

    Comentario de Twitter:
    Celaá:"La clave del éxito de nuestra FP reside en su estrecha vinculación con las empresas" http://t.co/gfeWZo2m http://t.co/G1ghOlV0

  • @HETELFP
    2012.eko azaroak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Enpresak eta Lan Heziketak duen lotura estua da LHk duen arrakastaren gakoa http://t.co/jgtSlC4I

  • @lanbideejgv
    2012.eko azaroak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Enpresak eta Lan Heziketak duen lotura estua da LHk duen arrakastaren gakoa http://t.co/jgtSlC4I

  • @lanbideejgv
    2012.eko azaroak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: La vinculación entre empresas y formación profesional, la clave del éxito de la fp vasca http://t.co/rHPI5YF9

  • @SUnzurrunzaga
    2012.eko azaroak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: La vinculación entre empresas y formación profesional, la clave del éxito de la fp vasca http://t.co/rHPI5YF9

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Miguel Angel Lujua