Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Euskotrenek zerbitzu bereziak eskainiko ditu datorren igandean Athletic Club - R.C. Deportivo de la Coruña taldeen norgehiagoka dela eta

2012.eko azaroak 21

Datorren igandean, azaroak 25, Euskotrenek Bilboko tranbiaren maiztasunak areagotuko ditu, egun horretan, San Mamesen, arratsaldeko 17:00etan hasita Athletic-en eta R.C. Deportivo de La Coruña taldeen aurkako partidara doazen pertsonen joan-etorri beharrak betetzeko.

Horrela, euskotrenek  15 minutuz behin eskaini ohi duen zerbitzuaz gain, beste zenbait zerbitzu berezi ere eskainiko dizkie erabiltzaileei, Atxuritik La Casillara 16:23an eta Pio Barojatik La Casillara 16:01, 16:16 eta 16:46an.

Norgehiagoka amaitu ondoren,  tranbiaren zirkulazio bereziak martxan jarriko dira Ospitaletik Atxurirantz 18:53an eta 19:05ean, ohiko zerbitzua indartzeko. Unitate berezi horiei ezker geraleku horietan dauden bidaiari guztiak eraman ahal izango dira.

Bilboko tranbiarako sarrera errazagoa eta azkarragoa izan dadin, euskotrenek ordaintzerakoan Creditrans erabiltzea gomendatzen du. Informazio gehiago lortzeko asmoz, erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakira dei dezakete edota tranbiaren www.euskotren.es web gunea kontsulta dezakete.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan