Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

ICCATek 13.500 tonatara handitu du hegalaburraren europar kuota eta bere horretan mantentzen ditu hegaluzearen eta tropikoko atunena

2012.eko azaroak 20

Arrantza sailburuordeak, Jokin Díazek, kopuru handitzea hegalaburra berreskuratzeko planen emaitza onen ondorio dela adierazi du

Agadir (Maroko), azaroak 20.- 48 herrialdeek osatutako Atlantikoko Atuna Kontserbatzeko Nazioarteko Komisioak (ICCAT – International Comision for de Conservation of Atlantic Tuna), hegalaburraren europar kuota 13.500 tonetara handitzea erabaki du Agadirren (Maroko)

Arrantza sailburuordeak, Jokin Díazek, Agadirren egin den ICCATeko bileratik bertatik, topaketa horren oso balorazio “baikorra” egin du, besteak beste, “ICCATeko komisioak hegalaburraren TAC-a (Total Admisible Captures) 12.900 tonetatik 13500 tonetara handitzea erabaki baitu, batez ere, 2007. urtetik aurrera bultzatu dugun Hegalaburraren Berreskuratzeko Planaren ondorioz lortzen ari garen emaitza onak direla eta”.

Zientzilarien ikerketen arabera, “2010ean egin zen azken ebaluaketarekin alderatzen badugu, stockaren hobetze nabarmena eman da, bai hegalabur gazteetan baita ugalketetakoetan ere”.

TAC horren banaketan Europar Batasunari %56,32 dagokio eta horrela banatzen da: Txipre, Grezia, Espainia, Frantzia, Italia, Malta eta Portugal. Espainiari %18,71 dagokio, alegia, Europar kuotaren %15. Kuota horretatik, berriz, Euskal Autonomia Erkidegoari eta Kantauri itsasoko amuzki biziaz arrantzatzeko, %21,76, hau da, 550.000 kg. Datu horiekin euskal ontzidiari 2012. urterako aitortu zitzaion kopurua baino 50.000 kilo gehiago.

Euskal ontziek arrantzatzen duten espeziei dagokienez, (hegaluzea eta tropikoko atuna) ICCATeko bilera horretan hartu diren erabakiei esker hegaluzean eta hegalaburrean ibiltzen diren 70 eta 41 euskal ontzientzat, hurrenez hurren eta  tropikoko 10 atun izozkailu ontzientzat testuinguru egonkorra lortuko da.

Tropikotako atunaren gehienezko arrantza kopuruari dagokionez 110.000 tonetan utzi da atun hegal-horiarena, 85.000 tonetan mojarena eta 170.000 tonetan marradunarena. Ur gaineko elementuetara loturiko arrantzarako epe mugatua finkatu da, urtarilaren 1etik otsailaren 28ra artekoa.

“Hegaluzeari dagokionez, 28.000 tonetako TACa mantenduko da 2013. urterako. Horrek artisau teknikekin banan bana arrantzatzen duten gure baxurako ontzidia mantentzeko nahikoa ematen du. Azpimarratu du Jokin Diazek.

Bestetik, ICCATek Eusko Jaurlaritzak egindako gomendioari bide eman zion  2011. urtean. Horren arabera, ikerketa bat jarriko zuen martxan, zeinen bitartez, batetik, 2013. urteko hegaluzearen stocka eta espezie horren migrazioak (gure kostetatik zerk urruntzen edo erakartzen duen jakiteko) aztertuko zituen eta, bestetik, “hegaluzearen eko-ziurtagiriak ezartzeko Erreferentzia Muga oinarria garatzera” derrigortuko zuen.

Arrantza sailburuordeak zera azpimarratu du, “ICCATek tunidoen jasangarritasunaren alde apustu egiten jarraitzen du, beti ere, txosten zientifikoek ematen duten oinarri sendoz lagundurik, oraingo eta etorkizuneko arrantza horren etorkizuna eta bere inguruan dagoen sektore sozio-ekonomikoaren mantenua bermatu ahal izateko”.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)