Berriak
Eu

Eusko Jaurlaritzak bihar kontsultatuko du gabonetako aparteko soldata mantentzen duen ala ez

2012.eko azaroak 21

Idoia Mendia, Gobernuaren bozeramailearen esanetan, Eusko Jaurlaritzaren borondatea aparteko soldata mantentzea da "dirua dagoelako". Bihar, Jaurlaritza eta EAJ bilera bat egingo dute gai honi buruz hitz egiteko. Bilera "kontsulta" moduan egingo da eta Mendiak esan duen bezala "azkenengo erabakia Gobernuak hartuko du".

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Idoia Mendiak, Lehendakaritzan (Gasteiz) izan den Gobernu Kontseiluaren ondorengo prentsaurrekoan egin ditu adierazpenok.

Azaroak 25, “Emakumeenganako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna”

Azaroaren 25a dela-eta, hau da, Nazio Batuen Batzar Nagusiak “Emakumeenganako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna” aitortutako eguna dela-eta, Eusko Jaurlaritzak indarkeria matxistaren aurkako gaitzespena agertu du.
Eusko Jaurlaritzak, adierazpen instituzional bat egin du: Beldur Barik programaren edukiekin bat dator, gazteak indarkeria matxistaren gainean sentsibilizatu eta hura prebenitzeko moduak lantzeko tresna gisa. Herritarrei gonbit egiten die konpromiso pertsonalak eta kolektiboak hartzeko, emakumeen eta gizonezkoen arteko berdintasunaren alde, baita edozein indarkeria edo diskriminazio sexista gaitzesteko ere. Gonbit egiten die herritar guztiei, eta bereziki neska-mutilei, azaroaren 25ean, Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna dela-eta izango diren ekitaldietan era aktiboan parte hartzera.

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabakiak (2012.11.21)

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)