Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Sufrimendu bidegabeen balorazio batzordeak bere lehenengo 8 kasuak aitortu ditu

2012.eko azaroak 19

Sufrimendu bidegabeen balorazio batzordeak gaur eman ditu ezagutzera bere lehen irizpenak, aho batez erabakiak. Balorazio batzorde hori Dekretu baten babesean sortu zen, eta bere xedea honako hau da: Euskadin 1960. eta 1978. urteen artean izandako motibazio politikoko indarkeria-egoeran bidegabeko sufrimenduak jasan zituztenei biktima-izaera aitortzea eta biktima moduan merezi duten erreparazio osoa ematea.
Ines Ibañez de Maeztuk buru duen Batzordeak orain arte balizko biktimen 55 eskaera jaso ditu ,21 heriotzagatik, 32 zauriengatik, eta bi zehaztu gabeko arrazoiengatik.  Orain arte, 7 adituk osatutako taldeak 15 txosten aztertu ditu eta 11 ebatzi, horietako 8 aldeko txostenak izan direla.

Lehenengo bi kasuak Angel Otaegiri eta Juan Paredes Manot-i dagozkio. Lehena, 1975ko irailaren 27an fusilatu zuten; eta bigarrena, urte bereko irailaren 27an, Bartzelonan, biak Gerra kontseilu batean ezarritako epaia betez eta epaiketa justua izateko zuten eskubidea urratuta.

Onartu diren gainontzeko txostenak honako hauenak dira: Antonio Fernandez Elorriaga, 1969an Polizia Armatuak tiro batez hil zuena; Francisco Javier Nuñez Fernandez, talde polizialek errizino-olio eta alkohol asko edanarazi ondoren hil zena; Antxone Telleria Mendia, Guardia Zibilak larriki zauritua, 1977an; Segundo Urteaga Perez de Unzueta, Polizia Armatuak tiroz hildakoa, 1969an; Francisco Javier Batarrita Elexpuru, ordena publikoko indarrek metrailatuta hil zutena; eta Alberto Soliño Mazachs, Guardia Zibil batek tiro batez hil zuena, 1976an.
Kalte-ordainak heriotzarengatik 135.000 eurokoak izango dira; eta lesioengatik, 35.000 eta 95.000 euro artekoak.

Iruzkin bat
  • @vali_vali_
    2012.eko azaroak 19

    Comentario de Twitter:
    La Comisión de Valoración de Sufrimientos Injustos reconoce los primeros 8 casos http://t.co/0mgph8Fi

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Comisión Valoración Víctimas de Sufrimientos Injustos