Berriak
Eu

EBko Kooperazio Politikari eta lankidetza deszentralizatu eta aldeaniztun esparruaren aliantza berriei esker, berrogeita hamarretik gora GKEetako ordezkari eta agintari publiko zein pribatu bildu dira Gasteizen

2012.eko azaroak 19

Saio informatiboak instituzio, udal eta gobernuz kanpoko 70 ordezkari bildu zituen, Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritzak eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak elkarrekin eratutako aipatu saioan, eta Europar Batzordearen, Gasteizko Udalaren, Garapenerako Nazio Batuen Programaren (PNUD) ART ekimenaren, Euskal Fondoaren eta Euskadiko GGKE Koordinadoraren kolaborazioa izan zuten. 

Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritzak duela pare bat urte sustatzen duen esparruaren ekimenen barnean, euskal lankidetza eta aliantza berrien eragin handiago laguntzeko xedez, eta halaber, lankidetza deszentralizatua eta aldeaniztuna babestuz eta GKEak eta Euskadiko tokiko agintariak EBra hurbildu asmotan, Europar Batasunaren Lankidetza Politikaren eta bere finantziazio ildoen zein lankidetza aniztun eta maila anitzeko lankidetza ekimenen gaineko  saio informatiboa burutu zen Gasteizen.

Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritzak, euskal eta nazioarteko bazkideekin batera egiten dituen heziketa, jarraipen, informazio eta aholkularitza ekintzen barruan kokatu da saio hori, EBko Lankidetza Politikaren eta aliantza berrien esparruan. Jarduera ezberdinek emaitzak lortu dituzte euskal bazkideen lankidetzak kanpoan duen eraginarengan, eta oso arrera ona izan dute GKE, udal eta bazkide publiko-pribatu ezberdinen artean, honela bada, handitu egin da Europako finantziazioa lortzen duten edota ekimen europarretan parte hartzen duten euskal bazkideen kopurua, eta halaber, Europako erakundeek kokapen argia erdietsi eta euskal lankidetzaren ezagutza izan dute, eta Europak garatu ekintzen eta erabakien jarraipena burutu da.

 

Bigarren saio informatiboak gakoak eskaini zizkien GKE eta udalei kokatu daitezen eta kanpo aliantzak indartu ditzaten  

            Saio informatiboa, honi dagokion bigarrena izanik, instituzio, udal eta gobernuz kanpoko 70 ordezkari bildu zituen. Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak eta Eusko Jaurlaritzaren Belgikako hiriburuan duen ordezkaritzak eratu zuten elkarrekin aipatu saioa, Europar Batzordearen, Gasteizko Udalaren, Garapenerako Nazio Batuen Programaren (PNUD) ART ekimenaren, Euskal Fondoaren eta Euskadiko GGKE Koordinadoraren kolaborazioarekin.  

Saioan zehar, EBren Lankidetza Politika azpimarratu zen, GGKEei eta tokiko zein eskualdeetako agintariei irekitako finantziazio deialdien berri eman zen eta baita  Europar Batasuneko ekimenetan lankidetza deszentralizatuaren esparruan. Duela 5 urte ekin zitzaion lankidetza instituzionalari Eusko Jaurlaritzarekin, era berean, Garapenerako Nazio Batuen Programaren baitako ART ekimenak lankidetza deszentralizatu, aldeaniztun eta maila anitzaren  esparruan burutzen duen lana aurkeztu zuen. Bestalde, Tecnaliak, Uraren Euskal Agentziak (URA), Zabalketarekin batera, Europako finantziazioarekin burutu proiektuetan edota ART-PNUD-arekin euskal bazkideen ekimen bateratuetan garatu bere esperientzia, ibilbidea eta ikasitako ikasgaiak aurkeztu zizkien bertaratutakoei.

            Euskadiko garapenerako lankidetzak ibilbide luzea du eta kanpoan aintzat hartzen da, horrela bada, Ordezkaritzak burutzen dituen ekimenak lagungarri eta osagarri izango zaizkio euskal eragile ezberdinei ekintza eta ekimen eraginkorragoak eta koordinatuagoak jar ditzaten martxan, eta aukerak zabalduko dituzte lankidetza sendoagoa izan dadin, lankidetza deszentralizatua aldeaniztuna eta maila anitzekoa nabarmenduz.

 

Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritzaren ekimenak euskal lankidetzaren eragina eta aliantza berriak sustatzeko

Aipatu saio informatiboa heziketa, jarraipen, informazio eta aholkularitza ekintzen barruan kokatu da, euskal bazkide ezberdinekin batera Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritzak sustatzen duen EBko Lankidetza Politikaren eta aliantza berrien esparruan. Halaber, Europar Batasunaren foro eta aukera ezberdinetan parte hartzen ari dela nabarmendu behar da, lankidetza deszentralizatuaren alorrean. 

Gasteizen egindako saioa aurtengo maiatzean eratutako saio pilotuaren jarraipena izan da, arrera bikaina lortu zuelarik ere, EB eta Nazio Batuen gaineko komunikazioa eta ezagutza indartuz Euskadiko gobernuz kanpoko erakunde eta udalen artean.  

Halaber, iragan urtean zehar, Eusko Jaurlaritza buru izan zen Europan, Nazio Batuekin batera, lankidetza deszentralizatuaren gaineko eztabaidan eta lankidetzaren esparruan tokiko eta eskualdeko agintariek bete behar duten rolaren defentsan. Horrela bada, Euskadiren EBko Ordezkaritzak biltzar-mahaingurua hartu zuen iragan abenduan, Europako erakunde, eskualdeekin eta GKEekin batera, horri dagokion jarrera agiria bidali zitzaielarik erakundeei.  

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan