
Gazte-txartelak bere 25. urteurrena ospatzen du
Gazte-txartelak hiriko ekintzak, moda, musika, zirkua eta zinema hartuko dituen jai batez bere 25. urteurrena ospatzen du
Larunbatean izango da Bilboko Karola Gunean
Gazte-txartelak, 30 urte baino gutxiagoko gazteei zuzendutako Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendariaren ekintza, larubatean Bilboko Karola Gunean, Itsas Museoaren zabalgunean izango den hiriko jarduerak, moda, musika, zirkua eta zinema hartuko dituen jai batez bere 25. urteurrena ospatzen du. Gazterarte izeneko ekitaldi honek 'Guztiok izan garela gazte noizbait, azken 25 urteotan' eskatzen du.
Gazterarte ekimenak 15 jarduera baino gehiago eskainiko ditu 15 orduz luzatuko den etengabeko programazioan (goizeko 10etik gaueko 12:30era). Hainbat disziplinatako jarduera dibertigarri ugaritan parte hartu ahal izango dute joango diren gazteek: bizikleta eraldatuen kontzentrazio batean parte hartzea eta hirian barrena bizikletaz ibiltzea; musikarekin lotutako objektuak erosi, saldu edo trukatzea; zirkoikuskizuna ikustea; txalaparta-klasea jasotzea Oreka TXren eskutik; Euskadiko hainbat zuzendarien lehen lanak ikustea; hiri-kulturan sakondu eta breakdance dantzan ikastea; graffitiak margotzea; Estatuko zein nazioarteko taldeak zuzenean entzutea, etab.
Bere filosofian, Gazterarteko antolatzaileek arkitektura eta hiri-espazioak estetika hutsera ez murriztearen aldeko apustua egiten du, herritarrek hiria euren garapenerako eta gozamenerako erabili ahal izatea baizik. Halaber, gazteen ideien eta proiektuen garapena eta esposizioa bultzatzen dituen artegatasun eta esperientzien trukerako plataforma bat proposatzen dute.
Egitaraua
10:00 - 14:00 Argazki rally-a
10:00 - 17:00 Azoka txikia
10:30 - 14:00 Txalaparta tailerra (Oreka TXren eskutik)
10:00 - 15:00 Monstruos S.A, Pagafantas eta Vacas filmeen proiekzioa
12:00 - 14:00 Skateboard tailerra
12:00 - 14:00 Komiki/Ilustrazio tailerra
13:00 - 14:00 Always drinking-ekin txaranga elektronikoa
13:00 - 15:00 Gazte txopper: bizikleten kontzentrazioa
16:00 - 18:00 Grafitti tailerra
17:00 - 18:00 Breakdance tailerra
17:00 - 18:30 DJing tailerra
18:00 - 18:30 Moda desfilea - Euskadiko diseinatzaile gazteak
18:30 - 20:00 Zirkuikuskizuna Koblakariren eskutik
20:00 - 00:30 Musika emanaldiak: The Whip, Bigott, Set eta Mobydick
Gazte-txartela
Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzak Gazte-txartela programa 1987an abiarazi zuen Euskadiko 14 eta 29 urte bitarteko gazteentzako abantailak sustatze aldera, bizi-kalitatea eta parte hartzea eta gizarteratzea areagotzera zuzendutako ondasunak eta zerbitzuak eskuratzeko.
Gazte Txartela, gaur egun Kutxabank elkarlanean, 25 urte daramatza bere helburuak honako eskuhartze-lerroen bitartze artikulatzen:
- Deskontu iraunkorrak: 80.000 abantailatik gora ondasunak eta zerbitzuak.
- Gazte Txartela pack-a: erabilera bakarreko deskontu berezietako taloitegia.
- Lehiaketak eta zozketak webgunean etengabe iragartzen diren askotako sariekin.
- Bidaia-asegurua, guztiz doakoa, mundu osoan balioa duena eta automatikoki aktibatzen dena.
- Eta EKIOZU! gizarteinteresak eta partaidetza bultzatuko dituzten proiketuetan engaiatzeko gogo eta kezka berberak dituzten gazte aktiboen komunitatea osatzera bideratutako gunea. Lehenengo urte honetan, egitasmoan komunikazio profesionalarekin, arte eszenikoekin, mugikortasunarekin eta argazkigintzaren artearekin lotutako lau proiektu ezberdinak bilduko dira.