Berriak
Eu

Eusko Jaurlaritza Pirinietako lan elkartearen 30. osokoko bilkuran izan da

2012.eko azaroak 16

Pirinioetako Lan Elkartearen 30. osoko bilkura egin da, Nafarroa buru dela. Bilkuran, Andorra PLEren Partzuergoari eskubide osoko kide gisa atxikitzeko hitzarmena izenpetu da.

Guillermo Echenique Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak gogora ekarri die bertaratutakoei Europako eskualde politika kohesio tresna garrantzitsua dela, izan ere, sortzaileek amestutako Europa batua sortzeko proiektuaren azpian horixe dago.

Bilkuran zehar, bertaratutako agintariek administrazio arteko hitzarmen bat izenpetu dute, Andorrako Mugaz Gaindiko Lankidetza Erakundea Pirinioetako Lan Elkarteari atxikitzeko. Hitzarmen horrek aukera emango dio Andorrako Printzerriari partzuergo horretan eskubide osoko kide gisa sartzeko. 2005ean sortu zen partzuergo hori, babes juridikoa eskaintzeko PLEri jarduera esparrua zabalagoa izan dezan.

Alabaina, Andorrako Printzerria ez denez EBko kide, 1995ean Espainiak eta Frantziak Mugaz Gaindiko Lankidetzarako izenpetu zuten hitzarmena berretsi behar zuen. Andorra sartu ondoren, atxikitze hitzarmena izenpetuz, beste urrats bat eman da mugaz gaindiko erakundea sendotzeko.

Hitzarmena izenpetzeaz gain, osoko bilkurak adierazpen bat ere onartu du; adierazpenean poztasuna agertu du PLEk bere hogeita hamar hauetan egin duen ibilbidean mugaz gaindiko gune bat eratu ahal izan duelako, eta eskatu du, 2014-2020 aldirako aurreikusitako Finantza Esparru Komunitarioaren aurrean, PLE Espainia eta Frantziaren arteko mugaz gaindiko lankidetza finantzatzeko funts komunitarioak kudeatzeko agintaria izatea berriro.

PLE horrelako erakunde bakarra da Europako horrelako programak zuzenean kudeatzen, eta horrek lotura estuagoa dakar proiektuen eta lurraldearen artean. PLE bat dator “Europa 2020” hazkunde estrategiarekin, hazkunde ekonomiko adimentsua, jasangarria eta inklusiboan oinarritzen baita estrategi hori.

Ildo horretan, Guillermo Echenique Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako idazki nagusiak gogora ekarri du osoko bilkuraren aurrean Europako eskualde politikak lurraldeen arteko lankidetza, lurraldeen kohesioa eta herritarren ongizatea bilatzen dituela. Halaber, esan du mugaz gaindiko lankidetza proiektuak pertsonek egiten dituztela eta hori ezin dela inoiz ahaztu jarduerak programatzerakoan, pertsonak baitira jarduera politiko ororen ardatza.

PLE 1983an sortu zen, Pirinio aldeari ere Europako beste mugalde batzuetan mugaz gaindiko lankidetzarako dagoen bezalako egitura bat emateko. Honako helburu nagusi hau du: Atlantikotik Mediterraneora arte, Espainia eta Frantziaren arteko mugaren alde bietan dauden lurraldeen garapenean laguntzea, horien ondasunak zaintzea eta mugaz gaindiko lankidetza sustatzea.

PLE hiru estatutako zortzi erakunde politikok osatzen dute: Frantziako hiru eskualdek (Akitaniak, Midi-Pyrénées-ek eta Languedoc-Roussillon-ek), Espainiako lau autonomia erkidegok (Aragoik, Kataluniak, Nafarroak eta Euskadik) eta Andorrako Printzerriak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)